Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

delegatu2 1 iz ordezkaria.

Irakaslea ikasgelan egongo da bitartean-eta klaseko delegatua edo azpidelegatua aukeratzeko bozketa garatzen den.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 177. orr.

Gaur Jaurlaritzako delegatuekin berbetan egon gozak... tira, berba egiten ez, eztabaidan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 71. orr.

Castroko delegatuek helegitea aurkeztu zuten, eta Ligak arrazoia eman.  Berria - Kirola   2004-07-27

Hirigune elkargoko delegatu hautatua izan da.LAB eta ELA sindikatuetako merkataritza alorreko delegatuek manifestazioa egin zuten atzo Gasteizen.  Herria   2001-04-05

Hautagai demokratak gutxienez 2.162 ordezkarien botoa behar du, orotara 4.322 diren delegatuen artean.  Berria - Mundua   2004-01-29

Sammy zen, delegatu sindikala.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 102. orr.

Edozein arazo edo arrazoi izanik ere, Delegatuen Batzarreko lehendakariaren baimenik gabe hiria ez uztea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 190. orr.

2 (izen elkartuetan)

1968ko martxoan, Donostiako zentsura delegatuak irizten dio «Errusia inguruko herrialdeen marxismo praktikoa edo sozialismoa» dela argitalpenaren ardatza, eta debekatu du.  Berria - Harian   2006-03-19

Orain bederatzi urte, Valentziara itzuli zen, kirol delegatu postua hartzeko.  Berria - Kirola   2006-02-18

3 (beste kargu-izen baten eskuinean)

Eskalatzaileak soilik zuzendariarekin eta enpresako kontseilari-delegatuarekin erabiltzeko irribarrea zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.

ik delegatu1 2.

Itsas Institutu Sozialeko lehendakari-delegatu gisa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 265. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus