Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inoren esperoan egon gabe, inoren abangoardian delegatu gabe. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 145. orr.
Kolektibitateak norbanako baten eskuetan delegatutako aginpidea da. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 182. orr.
Errazago delegatuko ditut inoren eskutan epailearen egitekoak, partaideren baten abokatuarenak baino. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 34. orr.
Telefonoa eta posta kodea paratu dituzte, joateko aukera ez dutenek botoa delegatu dezaten: 902 54 00 43, 170 Donostia. Berria - Kirola 2004-12-17
Ezin nuen gauza guztietan buru-belarri sartu, eta azkenean delegatzea erabaki nuen. Berria - Kultura 2004-11-17
Era berean, zentro delegatuetan ere izango dira hautestontziak, eta bertako kideek ez dute egoitza nagusira joan beharko botoa ematera. Enpresako kontseilari delegatuarekin. ik delegatu2 2. Berria - Euskal Herria 2004-03-23
Herri Ordezkarien Komisario delegatua. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 245. orr.