Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dela
1 dela ... dela naiz ... nahiz

Irudien gosea dute dagoeneko, fikziozko istorio bat ikusteko irrika, dela westerna dela amodiozkoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 79. orr.

Edertasuna, dela morala dela naturala, propioki hauteman baino sentitu egiten da gehiago.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 303. orr.

Neurketa horren ondorioz errazago proposa daitezke promozio bideak, dela soldatan dela ibilbide akademikoan ere.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 125. orr.

Esteatohepatitisa diagnostikatzen bada, dela alkoholikoa dela ez-alkoholikoa, ez dago ezer egiterik.  Berria - Gaiak   2004-11-28

Dela politikan dela beste edonolako xede batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 108. orr.

Parada hauta elkarteak zoin diren hobeki jakiteko eta elkarte horiek, dela kiroletan dela kulturari buruz, zertan ari diren.  Herria   2003-09-04

Ederki baitakigu, dela eskarmentuz dela mila aldiz kontatu den gauza delako, batzuetan iluntasunaren bidetik, iluntasunaren arima sakonaren bidetik erabateko itsualdira iristen dela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 310. orr.

· Dela adinagatik, dela lagun faltagatik, dela laguna urruti dagoelako, dela lagunarekin haserre edo krisian gaudelako, dela besteak ez diolako gure desioari erantzuten...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 162. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus