Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aita santuen dekretalak, zehatz esanda, erreskriptuak dira. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 264. orr.
Elizgizonak gehiago bereizi ziren, eta ez zieten kasu egin erreformako legeei, berak ez baitziren izan erreformatzaile bakarrak; kontzilioetako kanonak eta aita santuen dekretalak bildu ziren; eta apaizeriak iturri garbiago batetik baletoz bezala jaso zituen lege horiek. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 201. orr.
Hasi nintzen ezohiko ikastaldietan, sakramentuak eta arimaren salbamenari zuzenean doazkion beste gai izpiritualak hunkitzen dituzten Dekretalen tituluak argitzen, hor nituen mila baino gehiago entzuleen txalo artean, ezen aitzinean ez zitzaien Dekretalen bigarren liburua baizik aipatzen, ez zuten entzuten galde-ihardespenez, ordezkatzez, eliza-sariez, kontratuez, patronatuez, salaketez beste solasik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 36. orr.