Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dekorazio 1 iz dekoratzea; dekoratzearen ondorioa.

Durant jaunak berak zuzendu zuen langelaren dekorazioa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 52. orr.

Dekorazioaren arduradunari deituko dio berriro, bere izenazk: [...].  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 128. orr.

Muselinazko gortinek arratsaldeko argia moteltzen zuten, gelako dekorazio zainduari halako inoizkotasun airea emanez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 166. orr.

Jatetxeak, gazte independentista batzuena, esan zigutenez, eta janari aldetik aitzakiarik gabea, dekorazio zinez deigarria zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 152. orr.

Gangak dekorazio aberatsa zuen eta, denboraren joanaz jadanik leunduta ageri ziren haren apaindura urreztatuekin, argi puntuz izartuta zegoela irudi zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.

Aberats-berri kutsuko dekorazio dotore-uste ezaineko bulego bateraino eraman gintuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 156. orr.

Dekorazioko adituak eta arte ofizioetakoak elgarretaratuak izanen dira oihalezko aterbe batean urtegi nagusien ondoan.  Herria   2005-04-21

2 apaingarria.

Hantxe zegoan emakume-tximeleta, dekorazio moduan erabilia portafolio batean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 84. orr.

3 dekoratua.

Daguerre-ren dioraman denboran zehar gertatzen ziren aldakuntzak, adibidez, dekorazio margotu handi batean argiztapen-aldaketen bidez lortuak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.

Dekorazio psikodelikoa, modako aldizkariren batetik kopiatua seguru asko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 65. orr.

Gora eta behera presaka doan jendeak ez du eurengan erreparatzen [...] plazaren dekorazio bihurtu dira dagoeneko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 47. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egia esan, emazteak eramaten zuen txarren, batez ere ama etxeko dekorazio kontuetan sartzen zenean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 131. orr.

Hirigintza eta eraikuntza publikoaren esparruan ospe merezia lortua bazuen ere, deseroso sentitzen baitzen dekorazio arloan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 163. orr.

Saloi-jangela handiak modaz pasatutako dekorazio estilo berarekin jarraitzen zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 268. orr.

Herri antzerkia, pastoralak, dekorazio-olerki gehienak eta kantutegi zaharra zein gaur egungoa, berriz, belarriz jasotzekoak badira ere, idatziz sortuak dira gehienak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.

Panel aglomeratuz egindako ate sinple eta dekorazio-konplexurik gabekoaren leihakumetik Josebak ia ezin zituen ikusi bezeroak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 34. orr.

Hormetan etxe arruntetan aurki daitezkeen koadroak, norbaitek pintatutakoak batzuek eta besteak dekorazio dendetan erosten diren horietakoak.  Berria - Kultura   2006-01-08

Diseinu grafikoko espezialista batek dekorazio aldizkari baterako atondutako bodegoi postindustriala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Else Baumann abokatua zen, barne-dekorazioa maite zuen finantza abokatua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 164. orr.

Judaismoaren barruko kanpaina horrek, sinagogetako horma-dekorazioaren gaian kristautasunarena bezalako lasaikeriaren aurkakoak, bere ondorioak izan zituen judu eta kristauen arteko gudu-tokian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta dekorazio (3); eta dekorazioa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus