Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxea apaintzeko dekoratzaileari deitzen diogu, arazoak konpontzeko psikologoen beharra dugu, psikiatrei beldurra ere galdu genien. Pako Aristi «Note book», 2005 - 87. orr.
XVIII. mendetik hasita, bada, perspektiba zentral hori "aretoko leku desberdinetan daudenen begirada arrunt guztiekin" adostea izaten da dekoratzailearen artea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 214. orr.
Matiasek ez zekien berezkoak ziren mantxa marroiak, hau da, dekoratzaileren batek eginak, ala dutxa horretatik pasatutako pertsona guztien aportazioak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 69. orr.
Dekoratzaile trebe baten eskua ere nabaria zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.
Van Daandarrek kaxa erraldoi bat, lehen mailako dekoratzaile batek apaindua. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 308. orr.
Hona etorri nahi zuten orain koktelen bat edo beste edatera, Eviek eta bere morroi barne-dekoratzaileek, eta ezetz esan diot, inondik inora ere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 115. orr.