Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Konposizioa egiteko artea margolaneko irudiak (pertsonaiak, gauzak, dekoratuak) egoki kokatzeko eta antolatzeko artea zela uste izan da luzaro. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 251. orr.
Hollywooden dekoratuak margotzen jardun zuen 1940etan, eta New Yorken espresionista abstraktu gisa lanean 1950etan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.
Film kubista bateko dekoratutik ateratako kupula baten azpian dabil batetik bestera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 397. orr.
Ezerk ez zirudien egiazkoa; inguruan kartoizko dekoratua nuela iruditzen zitzaidan, bat-batean aldatua izan zitekeena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 136. orr.
Argazkian ageri den dekorado laburrak -argazkilari baten langelako kartoizko horma besterik ez dela dakigun arren -, markotik kanpo hedatu behar lukeen mundu zirraragarri bat iradokitzen digu. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 56. orr.
Taldea otsailaren 1az geroztik ari da lanean Baztanen, hainbat dekoratu eraikitzen eta Lekarozko ikastetxea girotzen. Berria - Kultura 2006-03-26
Antzoki modernoetan bezala, oihala jaitsi behar izan gabe aldatu zuten dekoratua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 154. orr.
· Zuzendariak hartu zuen berba, dekoratutzakoa egiten zuen oihalaren aurrealdera urtenez. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 42. orr.
Orain kalea da euskal literaturaren dekoratua. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 380. orr.
Kontakizunaren giroa eta dekoratua bera ere, [...] Barojaren aspirazio behinenen ispilu dira. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 15. orr.
Dekoratu erromantiko hori ez da bakarrik literatura gotikoaren oroitzapena; era berean da idazlearen haurtzaroko bizikizun latzen emaitza. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 10. orr.
Beste mundu-erdia dekoratu bat baino ez dela uste duen mundu-erdi horretan sartu nintzen oharkabean. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 66. orr.
Leku horietan hiru aldetako makina birakariak egoten dira, alde bakoitzean dekoratu-mota bat izaten dutenak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2410. orr.
dekoraturik gabe (3); eta dekoratua (4)