Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dekoratu1, dekora, dekoratzen 1 du ad apaingarriz hornitu.
San Ignazioren elizako ganga edo Tiepolok Venezian dekoratu zituen jauregietako hormak eta sabaiak, adibidez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 133. orr.
-Ez al duzu gogoko nola dekoratu didan apartamentua? -esan zuen mutilak. orein-adajez, basoilar disekatuz eta basahuntz-buruz dekoratutako eskailera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 112. orr.
Bulegoa txukun eta dotore dekoratua zegoen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Espejismo antzeko zerbait eskaintzen duela hiriak, dorreetako labirintoak, zubi dekoratuak, kupulak nonahi. Berria - Kultura 2004-07-17
Paretak, plafoineko zutabeak, ateak dekoratuak dira. Berria - Kultura 2004-08-25
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
nola dekoratu (3)