Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dekonstrukzio iz testuen analisi metodoa, hizkuntza-ikurraren adierazlearen eta adieraziaren arteko egokitasunik eza oinarritzat hartzen duena. ik deseraikitze 2.

Dekonstrukzio hitza asmatu duen Jacques Derridak testuak ikertzeko bide tradizionalak [...] baztertzen ditu eta ez du ez sistema, ez teoria, ez metodo ezta egitaraurik ere nahi, bai, ordea, testuen interpretazio subjetiboa, anitza eta heterogeneoa.  Berria - Harian   2005-12-06

Dekonstrukzio izenak hala iradokitzen duen arren, ez du suntsipena proposatzen, baizik eta esperientziaren estruktura linguistikoaz jabetzea.  Berria - Kultura   2004-10-10

Bertan perfekzioaren eta osotasunaren bila abiatzen den poetak, errealitateari ez-nahiko iritzirik, dekonstrukzioa aukeratuko du eta metonimia bereganatuko.  Berria - Harian   2005-12-06

Izan ere, aski da azken urteotako liskar politikoen inguruan idatzi dena errepasatu eta irainen dekonstrukzioa egitea, cashero edo vascorro osagaia behin eta berriro aurkitzeko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 75. orr.

Subiranotasunaren dekonstrukzio honek gaur egungo Estatuentzat ditu ondorio larrienak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 61. orr.

Bizitza osoa artista eta zuzendari rolaren dekonstruzioan aritu da, baina gaur egun modu deseroso honetan ezagutzen dute Grifi bera: Italiako underground zinemaren aita.  Berria - Kultura   2006-04-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus