Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dekonstruktibo izond dekonstrukzioari dagokiona.
Dekonstruktiboa: pare bat dozena urte bete du estilo honek eta indarrean dirau, nonbait: kontua da, adibidez, marmitakoa "desegin" eta osagai horiekin beste plater bat osatzea: piper morroaren esentziazko ozpin-lurrinetan beratutako hegaluzedun carpaccioa, parrillan erre ondoren saltsa bizkaitarrean beratutako patata eta itsaskien salda apartsua [...]. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 68. orr.
· Feeling, cool eta holakoak esatea ikaragarri gustatzen zaie, eta, okerrago dena, apokaliptiko, dekonstruktibo, identitario eta horien tankerako berba zantar metakrilatozkoak Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.