Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deklinazio2 (orobat deklinazione g.er.) 1 iz deklinabidea.

Eta gero hasten ginen deklinazioen eskailera zailetan gora, nominatiboa qui genitiboa cuius, datiboa cui, akusatiboa quem, edo aditz irregularretan behera, volo, nolo, malo, eta consecutio temporum edo denboraren konkordantziaren arabera antolatu behar ziren esaldi subordinatuetan zehar, scio quid feceris, badakit zer egin zenuen, sciebam [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 238. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hitzen arteko lotura egiten duten deklinazio markak erabiltzea izan daiteke aukera bat.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 75. orr.

Zergatik Alizia, aurreko itzulpenetako Alice-ren lekuan? Lopez Gaseniren ustez, haur txikientzat hurbilagoa da izen hori, eta deklinazio atzizkiak jarrita, irakurtzeko inolako oztoporik ez du ematen gainera.  Berria - Kultura   2004-05-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus