Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Güti dira artikülüa badüen herri izenak, bena badüelarik, izen arruntak bezala deklinatzen dira: Abaurrepetik, Ospitalepetik, Sarrikotapetik... Herria 2005-04-07
Gogor egiten ez bazaizu onartzea verbum (aditza) esatean besterik ere adieraz dezakegula, denboratan deklinatzen dena, alegia. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 182. orr.
Ordutik, emazte askearen pertsonaia sarritan agertuko da Sanden obran, modu ezberdinez deklinatua. Berria - Kultura 2004-08-08
Nola deklinatzen zen gasna izugarri horren nortasun agiria? Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 11. orr.
Aditz intrantsitiboaz deklinatzen da maitemina, zeure gogo-gabea bailitzan. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 110. orr.
Maitasuna, aldiz, aditz trantsitiboaz deklinatzen da, zeuk nahitakoa delako. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 110. orr.