Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deklarazio (719 agerraldi, 51 liburu eta 349 artikulutan; ETCn 9.016 agerraldi; orobat deklarazione g.er.) 1 iz adierazpena.

Gero Iraultzaren III. Urteko Loreilaren 4.ean, Grégoirek berak proposatu zuen bigarren Deklarazio baten bozkatzea, Déclaration des droits des gens zeritzona.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 62. orr.

Alde edukiko dugu, seguru aski, presondegiko psikologoaren deklarazioa ere.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 221. orr.

Batasunak Anoetan egin deklarazio eta erakunde armatuaren joka moldearen arteko kontradikzioa azpimarratu du Imazek.  Herria   2005-12-22

Parte hartu duten 140 herrialdeetako ministroek onartutako deklarazio adostuarekin batera, [...].  Berria - Gaiak   2006-03-24

Deklarazio hau sinatzen dugun emakumeok, beste bake prozesu batzuetan beste emakume batzuek egin duten bezala, prozesu hau blindatzearen alde lan egingo dugu.  Berria - Harian   2005-09-28

Denis Donaldson berak hil zuela ukatzeko IRAk eginiko deklarazioa aintzat hartzen dugu.  Berria - Mundua   2006-04-08

Bartzelonako Udalak zezenek sentsibilitate psikikoa dutela dioen deklarazioa onartu du.  Berria - Gaiak   2004-04-07

Dar es Salamgo deklarazioa lau ataletan banatua dago: [...].  Berria - Mundua   2004-11-21

1789ko Gizakien eta Hiritarren Eskubideen Deklarazioak ere jasotzen du ikuspegi hau.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 12. orr.

Ingurumena Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean sartzeko gonbidapena egiten zuen, irismen unibertsaleko lanabes juridiko bat eskura izatearren hain justu ere.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 33. orr.

2 (epailearen edo kidekoen aurrean egina)

Eta aitak ez zuen jakin harik eta epaileek deklarazio bat eskatu zioten arte.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 92. orr.

Goizean, Prefekturan, behar genituen deklarazio guztiei buruzko txosten oso bat eskuratu nuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 134. orr.

Azkenean DISIPera eraman ninduten, ordu batzuk egon, deklarazioa hartu eta libre utzi ninduten.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 76. orr.

Poliziek alde egin zuten eta aitari esan zioten haiekin batera joan behar zuela deklarazio bat egiteko.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 125. orr.

Toshirori ez zitzaion burutik pasa ere egin gu gordeta egon gintezkeenik, zergatik eta bere deklarazioen beldur ginelako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 406. orr.

Azkarragaren arabera, edozein auzitegiren lan egiteko moduak inputatuen deklarazio judizialak izan behar du oinarri, eta ez deklarazio polizialak.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

Torturapeko deklarazio batek ez du baliorik.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Fiskalak bi atleta greziarrak auzipetzeko eskatu du, deklarazio faltsuagatik eta dopin kontrol bat oztopatzeagatik.  Berria - Kirola   2004-11-03

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Deklarazio-hartzea, baina, atzeratu egin da Batasuneko kideen abokatuek beste auzi batzuk dituztelako egun horretarako. Deklarazio-hartzeak atzo goizean hasi ziren.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Cedric Vasseur Cofidiseko txirrindulariak deklarazio aktetan norbaitek bere sinadura faltsifikatu duela salatu zuen atzo.  Berria - Kirola   2004-07-29

Cabo, berriz, inkomunikatuta mantendu zuten deklarazio unean ere.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Emaztearen deklarazio lerrook idazterakoan [...].  Berria - Harian   2005-06-16

Razionalismo huts baten deklarazio-erabakia, birdenboran zientzia berriaren interpretazio filosofiko eta oinarriztapen metafisikoa izan nahi duena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Iruzurra paper bidezko errenta deklarazioetan ezkutatzen dela uste du. Aurkezpen deklarazioetan botatako beste bitxikerietako bat Enrique Ordoñezek horrelako ekimenak bultzatzen dituzten enpresari mezenasen alde esandako laudorioak izan ziren.  Berria - Ekonomia   2004-09-28

Atxilotuen polizi deklarazioetan oinarrituta.  Berria - Harian   2005-03-10

Hortxe geratuko ziren trabatuta garrasi etsituak zein amodio deklarazio aldrebesen oihartzunak, jadanik adiezinak horman antigoaleko marrazkien moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 219. orr.

5 gerra-deklarazio

1939ko urrian, iraileko gerra deklarazioa eta lasterrera amaitu ziren lanera irteteko aukerak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 53. orr.

Eta, ondoren, gerra-deklarazioa izan zen, eta Grosrouvre eta biok hantxe abiatu ginen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.

Olmerten adierazpenak «gerra deklaraziotzat» jo zituen Meshaalek, eta Tel Avivek palestinarren lurrak atxikiko zituela salatu zuen.· irud/hed Sanchezek gerra deklarazio agerikoa egiten ziola ikusirik, Andres erne jarri zen.  Berria - Mundua   2006-03-11

Bi pilotariek gerra deklarazioa egin zioten elkarri.  Berria - Kirola   2004-04-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurreko deklarazio (3); deklarazio bat (14); deklarazio batean (4); deklarazio bateratua (3); deklarazio eta (6); deklarazio faltsuak (3); deklarazio hartzea (9); deklarazio hartzeak (10); deklarazio hau (4); deklarazio hau sinatzen (3); deklarazio hori (6); deklarazio horiek (5); deklarazio horrek (4); deklarazio hura (5); deklarazio judizialak (3); deklarazio luzea (3); deklarazio luzea egin (3); deklarazio unibertsala (7); deklarazio unibertsalaren (5); egindako deklarazio (3); eginiko deklarazio (3); eskubideen deklarazio (13); eskubideen deklarazio unibertsala (5); eta deklarazio (8); giza eskubideen deklarazio (9); inputatuen deklarazio (3); inputatuen deklarazio judizialak (3); zuen deklarazio (4)

azken deklarazioa (3); baten deklarazioa (4); deklarazioa da (9); deklarazioa dela (3); deklarazioa egin (10); deklarazioa egingo (3); deklarazioa egitera (3); deklarazioa epaileak (4); deklarazioa ere (3); deklarazioa eta (3); deklarazioa ez (3); deklarazioa hartu (46); deklarazioa hartu die (3); deklarazioa hartu eta (6); deklarazioa hartu ondoren (3); deklarazioa hartu ostean (5); deklarazioa hartu zien (4); deklarazioa hartu zioten (5); deklarazioa hartuko (3); deklarazioa hartzea (6); deklarazioa hartzeko (12); deklarazioa oinarri (3); deklarazioa onartu (4); deklarazioa sinatu (4); die deklarazioa (5); dio deklarazioa (4); egindako deklarazioa (14); eginiko deklarazioa (4); epaileak deklarazioa (9); epaileak deklarazioa hartu (6); eskubideen deklarazioa (6); eta deklarazioa (5); euskal presoei deklarazioa (3); gerra deklarazioa (18); gerra deklarazioa da (3); gerra deklarazioa egin (3); giza eskubideen deklarazioa (3); hartu zion deklarazioa (5); hartuko die deklarazioa (5); nagusiari deklarazioa (3); nagusiari deklarazioa hartzea (3); presoei deklarazioa (3); presoei deklarazioa hartu (3); ustezko deklarazioa (3); zien deklarazioa (4); zion deklarazioa (5); zuen deklarazioa (9)

aurrean egindako deklarazioan (3); aurreko deklarazioetan (4); azken deklarazioan (4); deklarazioak egin (3); deklarazioak entzun (4); deklarazioak ere (3); deklarazioak eta (5); deklarazioak ez (5); deklarazioak ez dira (3); deklarazioak oinarri (3); deklarazioak oinarri hartuta (3); deklarazioak torturapean (3); deklarazioak torturapean egin (3); deklarazioan oinarrituta (3); deklarazioaren edukia (3); deklarazioetan oinarrituta (5); deklarazioetan ukatu (3); deklaraziorik egin (4); deklaraziorik hartu (3); egindako deklarazioak (14); egindako deklarazioak ez (3); egindako deklarazioan (6); egindako deklarazioetan (7); eginiko deklarazioak (4); eginiko deklarazioan (3); etxean egindako deklarazioak (3); ez zuen deklaraziorik (3); polizi deklarazioetan (3); polizi deklarazioetan oinarrituta (3); ustez eginiko deklarazioak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus