Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deklaratu, deklara, deklaratzen (1231 agerraldi, 79 liburu eta 551 artikulutan; ETCn 14.965 agerraldi) 1 du ad jendaurrean adierazi, jendaurrean aditzera eman.

Hannonek, erromatarrekiko negoziazioan, deklaratu zuen ez ziela onartuko Siziliako itsasoan eskuak garbi zitzaten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 48. orr.

Eta orain ere, homosexual deklaratu haizen neurrian, ez zaik faltako zirikada bat baino ge-hiago, eta entzun nahi ez dituanak entzun beharko dituk...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 247. orr.

Epimenides Kretakoa izan zen paradoxa honen sortzailea, deklaratu zuenean: "Kretatar guztiak gezurtiak dira".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 304. orr.

Atxilotuetako batek telebistan deklaratu zuenez, «3.000-4.000 gizon Venezuela okupatzeko prestatzen ari ziren», lehenengo gune militarrei eraso eta gero Chavez kargugabetzeko.  Berria - Mundua   2004-05-11

PANeko eledun Gazi Hamaden esanetan, epe luzeko su-etena deklaratzeko Hamasek eginiko eskaintza errefusatu du Israelek.  Berria - Mundua   2006-04-11

Su-eten iraunkorra deklaratu du ETAk martxoaren 24an, eta egun batzuk geroago ari naiz ohar hauek idazten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 14. orr.

· Txoriek ere tregua deklaratu zieten eltxoei iluntzera arte.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 207. orr.

2 (norbaitek epailearen edo kideko baten aurrean)

Poliziek ez dute oraindik epailearen aurrean deklaratu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 34. orr.

Madrilgo Auzitegi Nazionalean deklaratu eta gero.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Jokin Zeberioren zortzi ikaskidek Donostiako Fiskaltzan deklaratu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Gero, taldeka, putaseme batzuen aurrera deklaratzera joan gara.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 99. orr.

Belgikako Dutroux auzian, hiru akusatuek deklaratu zuten atzo.  Berria - Gaiak   2004-06-11

Sexu gehiegikeriak jasan zituzten zortzi emakumek deklaratu dute epailearen aurrean.  Berria - Gaiak   2004-10-26

Polizian azaldu zen, deklaratzeko bera eta bera bakarra zela arrebaren jokabide arriskutsuen kulpantea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 78. orr.

Kasua daraman epaileak ontziko armadorea deitu du deklaratzera inputatu gisa.  Berria - Gaiak   2004-02-21

Udalbiltzako 11 kide inputatu eta deklaratzera deitu ditu Garzonek.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

'Clearstream auziaz' deklaratu du Sarkozy Barne ministroak.  Berria - Mundua   2006-05-10

Deklaratu duten auzipetuak atzera galdekatuko dituzte gaurtik aurrera.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

Ofiziozko abokatuarekin deklaratu du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Hiru polizia horiek erraz ezagutuko lituzkeela deklaratu zuen epailearen aurrean Merinok.  Berria - Harian   2005-06-10

Oates honek eta beste lekuko batek deklaratu zuten berrogeitamak jesuitak Karlos erregea hiltzeko trama bat antolatzen ari zirela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Lekukoek ezin dute aretoan egon deklaratu baino lehen, kanpoan egon behar dute.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 219. orr.

Psikologoa naiz, eta lekuko moduan deklaratu behar dut Agirre'tar Nikolaren kausan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 215. orr.

Hiru urteko kartzela-zigorra jarri ziotenean bere burua errudun deklaratu ondoren lapurreta larria egin izanaz.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 23. orr.

· Asegarcek borondatezko hartzekodunen konkurtsoan lehen kiebra teknikoa edo ordainketa etendura izan zitekeena deklaratu zuen iragan asteazkenean, Bilboko Merkataritza Auzitegian.  Berria - Kirola   2006-04-05

Asteartean, kiebra deklaratu zuen Bruce Mismore finantza zuzendariak Houstongo auzitegi batean, Estatu Batuetan.  Berria - Ekonomia   2004-12-19

Batzordeko arduradun nagusiari, belarrira deklaratu zion.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 166. orr.

3 norbaiti zerbait adierazi.

Lotsati, bere dizipulua izan nahi nuela deklaratu nion; isildu zen, egunkaria irakurtzen jarri zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 125. orr.

Badakit neure sentimenduak zuri deklaratzera ausartzeko, bihozberatasunaren beharretan naizela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 76. orr.

Telefonoz bere amodioa deklaratu nahi izango ziolako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 273. orr.

[Irma] hogeita hamar urte geroago Parisen atzemango baitugu, Kléber abenidan, citron-pressé bat hartzen, eta Pawel bere aurrean, lehenbizikoz bere maitasuna deklaratzen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 233. orr.

4 horretarako esku duenak norbait edo zerbait halako egoeran dagoela adierazi.

Auzia izan zen eta John Noxon "guilty in murder in first degree" deklaratu zuten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 43. orr.

Errugabe deklaratu behar da kulparik izan gabe defendatu beharrean aurkitu dena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 45. orr.

Hotela «debekatutako eremu» deklaratu du Voellerrek.  Berria - Kirola   2004-06-10

BBC irratiak esan duenez, printzesetan ohi ez bezala, oraindik ez dute adin nagusikotzat deklaratu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 283. orr.

Justinianok baliozko deklaratu zituen Lege Papiarrek debekatutako ezkontza guztiak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.

Reims-en bildutako apezpikuek deklaratu zuten elizetako basailuak haien inmunitatearen barruan zeudela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 295. orr.

Harik eta aita santua bera jaiki, eta, ex cathedra, hutsezintasuna Elizaren dogma deklaratu zuen arte.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 251. orr.

Errepublika Sozialista Sobietarra deklaratu zuten Georgia.  Berria - Mundua   2004-01-09

Aipatzekoa da pertsonak ero deklaratzen dituzten funtzionarioek ez dutela inola ere frogatua sano daudenik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 96. orr.

5 (zergak eta) aitortu.

Horiek ordea, deklaratu behar dira; zuk badakizu hori, deklaratu behar dituzue... sarrera guztiak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 173. orr.

Han pasatzen zirenek beren salgaiak liburu haundi batean markarazten zituzten, deklaratu arau, eta, bukatzean, sinatu behar zuten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 124. orr.

Nagusiak langilea hartzen duela deklaratu behar dio gizarte segurantza kudeatzen duen URSSAFi.  Berria - Ekonomia   2004-08-29

Plutonioa: Deklaratu gabeko plutonioa erabili du maila txikiko esperimentuak egiteko.  Berria - Mundua   2006-04-29

Parisko enpresa batentzat ari ziren lanean, eta egunero 50 euro ordaintzen zizkieten, baina ez zeuden deklaratuak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

HERRIKOAk 74000 Euro eskugain deklaratzen ditu, jaz 58000 E galtze erakusten zituelarik.  Herria   2003-12-18

Baionan estatuari zerga zuzenak pagatzen dituztenek, bana beste deklaratzen dituzte 12 000 Euro irabazi urtean.· Zoriontasuna doinu neutro eta idor batekin deklaratzen da jeneralean, eta, zergatik ez esan, etsipen aire batekin, etsitzen jakite bat baita zoriontasun deklaratua.  Herria   2003-07-17

6 (era burutua izenondo gisa)

Ez, jaunak: zoriontasuna gauza deklaratu bat da beti.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 128. orr.

Behin zutabe batean esan nuen moduan, marxista deklaratu batek badauka Christian Diorren arropez janzterik.  Berria - Kultura   2004-04-16

Frankismorik gorrienean ere abertzale deklaratua zen Mitxelenak ez zuen ezkutatzen euskararen historia sozial tamalgarria.  Berria - Kultura   2004-04-08

Gaur, zer maitaturik ez daukan Euskalgintzak, bere produkzio eta fakturaziotik bizi den Euskalgintzak, euskara saltzeko dauka, hain zuzen ere: merkatuan balio erantsi gisa saltzeko, berek diotenez; atxikimendu deklaratu eta fakturatu bat da euskararen balio erantzia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 159. orr.

Ez da ikusten, ez dago ikusterik, eta Heisenberg fisikoarekin batera pentsatu beharra dauka etsi-etsian diru-maite eta diru-gose deklaratuak: "moldatzen ikasi beharra dago gauzak ikusi gabe".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.

7 gerra deklaratu

Mussolinik gerra deklaratu zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 189. orr.

1940an Sobietar Batasunak gerra deklaratu zion Finlandiari, eta, neguko kanpaina odoltsu eta (sobietarrentzat) kaxkar baten ondoren, bake-ituna sinatu behar izan zuen SESBk. Lehen ministroak, orduan, Estatu Batuei gerra deklaratzea proposatzen du.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 152. orr.

Ez diozu mundu osoari gerra deklaratuko neska batengatik, ezta?  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 109. orr.

Gerla deklaratu diote, hemengo jende gutiz gehienek non den ere ez dakiten erresuma bati eta, buru bero andana bat badabil, karrikaz karrika.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 131. orr.

· irud/hed Haserreak ito behar zuen, eta gizonei eraso ezinik, betirako gorrotoa eta erruki gabeko gerra deklaratu zien abere mota guztiei.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 87. orr.

Alegia deus, autoari gerla deklaratua zaio Angelun.  Herria   2005-01-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitzinean deklaratu (3); arratsaldean deklaratu (3); atzo deklaratu (22); atzo deklaratu zuen (11); atzo deklaratu zuten (8); aurrean deklaratu (50); aurrean deklaratu behar (6); aurrean deklaratu beharko (5); aurrean deklaratu ondoren (3); aurrean deklaratu ostean (9); aurrean deklaratu zuen (9); aurrean deklaratu zuten (4); auzitegi nagusian deklaratu (10); auzitegi nazionalean deklaratu (22); auzitegian deklaratu (9); babestuta deklaratu (3); batek deklaratu (6); batek deklaratu zuen (3)

deklaratu ahal (3); deklaratu aurretik (4); deklaratu baino (3); deklaratu baino lehen (3); deklaratu behar (58); deklaratu behar du (6); deklaratu behar dute (5); deklaratu behar duten (3); deklaratu behar izan (14); deklaratu behar izatea (5); deklaratu behar zuela (4); deklaratu behar zuten (4); deklaratu beharko (24); deklaratu beharko du (8); deklaratu beharko dute (13); deklaratu du (31); deklaratu duenez (3); deklaratu dute (19); deklaratu duten (12); deklaratu egin (5); deklaratu eta (17); deklaratu eta gero (3); deklaratu gabe (3); deklaratu gabeko (7); deklaratu nahi (28); deklaratu nahi izan (6); deklaratu nahi izateagatik (6); deklaratu nahi zuela (4); deklaratu nuen (3); deklaratu ondoren (17); deklaratu ostean (29); deklaratu ostean aske (3); deklaratu zien (4); deklaratu zion (7); deklaratu zioten (5); deklaratu zuelako (3); deklaratu zuen (117); deklaratu zuen atzo (19); deklaratu zuen epailearen (8); deklaratu zuen espainiako (3); deklaratu zuen eta (3); deklaratu zuenean (5); deklaratu zuenez (3); deklaratu zuten (80); deklaratu zuten atzo (16); deklaratu zuten hiru (4); deklaratu zutenez (3)

egin zutela deklaratu (4); epaiketan deklaratu (6); epailearen aitzinean deklaratu (3); epailearen aurrean deklaratu (33); ere deklaratu (6); ere deklaratu zuen (3); eremu deklaratu (3); eta deklaratu (5); etena deklaratu (4); etxean deklaratu (3); euskaraz deklaratu (13); euskaraz deklaratu nahi (7); gabe deklaratu (12); gabe deklaratu nahi (8); garzonen aurrean deklaratu (7); gerla deklaratu (4); gerra deklaratu (25); gerra deklaratu zien (4); gerra deklaratu zion (5); gerra deklaratu zioten (3); gisa deklaratu (35); gisa deklaratu behar (4); gisa deklaratu beharko (3); gisa deklaratu du (3); gisa deklaratu zuen (11); gisa deklaratu zuten (6); goizean deklaratu (3); harira deklaratu (3); inguruan deklaratu (3); inkomunikaturik deklaratu (4); inkomunikatuta deklaratu (3); inputatu gisa deklaratu (21); itzultzaile gabe deklaratu (5); itzultzailerik gabe deklaratu (3); kontra deklaratu (3); lagunek deklaratu (4); lagunek deklaratu dute (3); lekuko gisa deklaratu (13); lekukok deklaratu (4); nagusian deklaratu (10); nagusian deklaratu zuten (4); nazionala deklaratu (3); nazionalean deklaratu (22); nazionalean deklaratu behar (4); nazionalean deklaratu ostean (5); nazionalean deklaratu zuen (4); nazionalean deklaratu zuten (3); oraindik deklaratu (3); orduz deklaratu (3); orduz deklaratu zuen (3); ostegunean deklaratu (3); presok deklaratu (3); su etena deklaratu (4); zela deklaratu (4); zituztela deklaratu (4); zuela deklaratu (4); zuen deklaratu (5); zutela deklaratu (7); zutela deklaratu zuen (4); zuten deklaratu (3)

deklaratua zuen (3)

astelehenean deklaratuko (3); bihar deklaratuko (10); bihar deklaratuko du (3); bihar deklaratuko dute (7); deklaratuko du (36); deklaratuko du auzitegian (3); deklaratuko du epailearen (5); deklaratuko du gaur (6); deklaratuko duela (3); deklaratuko duen (3); deklaratuko dute (40); deklaratuko dute espainiako (4); deklaratuko dute gaur (4); deklaratuko duten (4); eta bihar deklaratuko (3); gaur deklaratuko (20); gaur deklaratuko du (11); gaur deklaratuko dute (7); gisa deklaratuko (9); gisa deklaratuko du (3); gisa deklaratuko dute (6); inputatu gisa deklaratuko (8)

aurrean deklaratzeari (5); aurrean deklaratzeko (5); auzitegi nazionalean deklaratzekoa (3); batzordean deklaratzeko (4); deklaratzeari uko (5); deklaratzeari uko egin (4); deklaratzeko eskubidea (8); deklaratzeko hitzordua (3); deklaratzeko prest (7); epailearen aurrean deklaratzeari (4); epailearen aurrean deklaratzeko (3); euskaraz deklaratzeko (9); euskaraz deklaratzeko eskubidea (4); ez deklaratzeko (12); ez deklaratzeko eskubidea (3); gerra deklaratzeko (3); gisa deklaratzeko (3); nazionalean deklaratzekoa (3); zen deklaratzekoa (3)

aurrean deklaratzen (6); auzitegi nazionalean deklaratzen (4); auzitegian deklaratzen (3); bat deklaratzen (3); deklaratzen ari (5); deklaratzen da (5); deklaratzen du (4); deklaratzen dute (3); deklaratzen ez (3); deklaratzen hasi (5); deklaratzen izan (5); deklaratzen izan zen (3); deklaratzen zuen (4); deklaratzen zuten (3); dira deklaratzen (6); epailearen aurrean deklaratzen (6); gerra deklaratzen (3); gisa deklaratzen (3); nazionalean deklaratzen (4)

atzo deklaratzera (3); aurrean deklaratzera (9); aurrera deklaratzera (5); auzitegi nazionalean deklaratzera (3); auzitegi nazionalera deklaratzera (15); bat deklaratzera (3); berasategi ere deklaratzera (3); deitu ditu deklaratzera (4); deitu du deklaratzera (5); deitu zuen deklaratzera (3); deklaratzera deitu (87); deklaratzera deitu ditu (16); deklaratzera deitu dituzte (4); deklaratzera deitu du (6); deklaratzera deitu eta (5); deklaratzera deitu izana (9); deklaratzera deitu zituen (10); deklaratzera deitu zituzten (4); deklaratzera deitu zuen (4); deklaratzera deitu zuten (6); deklaratzera deituak (3); deklaratzera deituko (4); deklaratzera deitutako (4); deklaratzera deitzea (9); deklaratzera deitzeak (3); deklaratzera deitzeko (9); deklaratzera deitzeko eskatu (3); deklaratzera eraman (4); deklaratzera joan (19); deklaratzera joan behar (8); deklaratzera joan beharko (4); deklaratzera joan ziren (3); deklaratzera joateko (3); ditu deklaratzera (5); dituzte deklaratzera (4); du deklaratzera (5); dute deklaratzera (4); epaileak deklaratzera (3); epailearen aurrean deklaratzera (4); epailearen aurrera deklaratzera (4); ere deklaratzera (6); eta deklaratzera (8); eta deklaratzera deitu (6); gisa deklaratzera (22); gisa deklaratzera deitu (13); gisa deklaratzera joan (3); inputatu eta deklaratzera (4); inputatu gisa deklaratzera (14); inputatuta deklaratzera (4); kide deklaratzera (3); kide deklaratzera deitu (3); lagun deklaratzera (4); lekuko gisa deklaratzera (8); nazionalean deklaratzera (3); nazionalera deklaratzera (15); otegi deklaratzera (5); subijana deklaratzera (3); subijana deklaratzera deitu (3); zuen deklaratzera (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus