Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deklarapen (19 agerraldi, liburu 1 eta 16 artikulutan; ETCn 126 agerraldi) 1 iz deklarazioa, adierazpena.

Historiak ez du menturaz salatuko sekulan, ea egin dituen deklarapen horiek berak sinesten dituen, baina gauza segurua da entzulerik bihirik ez duela konbentzitu.  Herria   2005-12-08

Joanden aste guzian aipatu da AB-ko kidek Mauleko Aberri Egunaren kari egin deklarapena: Franck Riboud ez dela Euskal Herrian ongi ikusia izanen Danone holdineko lantegiak bat batean hesten ditueno, milaka langile kanporatuz.  Herria   2001-04-26

Poloniako eta Australiako agintari gorenek ere antzeko deklarapenak egin zituzten.  Berria - Mundua   2004-05-16

Aholku parrasta bat, dela beren mozkinen deklarapenerako, dela erien asurantza kutxa istorioentzat.  Herria   2003-05-29

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Auzapezak berehala bete du katastrofe naturalaren deklarapen doziera.  Herria   2005-11-17

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Iturrian jasotako urak langileen izerdia baretzeko sororik urrunetaraino egin behar duen bidea ibili zuen haien amodioak, Isidoraren besoetan sortu eta Perikoren eztarrian itzaltzen zen freskura haren bidaia bakoitza maitasun deklarapenaren hizki bat bailitzan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 86. orr.

Honat jiten direnak ekonomikoki ongi ateratzen dira, azken bost urtetan ehuneko hamabian emendatuak dira kostalde honetan fortunaren gaineko zerga deklarapenak.  Herria   2005-06-16

Zenbakiak bi aldetara doaz, batzu txarrera: enpresa deklarapenak, bastiza eraikuntzak.  Herria   2003-03-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus