Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan dekadentziarik ez dagoela egon, juzgatuko du, ez dagoelako nondik beheraturik. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 155. orr.
Euskal Herria krisian dago; krisian dago, dekadentzian dagoelako; dekadentzian dago, kristautasunak ustelarazi duelako. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 209. orr.
AEBetako Hegoalde Sakona dekadentzia, nostalgia eta sentsualitatearen eszenario bihurtu zuen. Berria - Kultura 2006-01-17
Sistema zaharraren dekadentzia, eta sortzeko dagoen sistema berriarekiko izua. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 169. orr.
Balore absolutuen egarriz bizi da Julien Sorel, balore absolutuak nozitzen ari diren dekadentziaren lekuko kezkatua da Stendhal. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 110. orr.
Ancien Régime delakoaren dekadentziarekiko lilura eta mina. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 109. orr.
Europa lotan zegoela, ikusten zuen, moral faltsu baten ohean etzanda, lo baino gehiago loakartuta, drogatuta, bere dekadentzia eragiten zion gezurraren lozorroan. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 245. orr.
Jauregiak berak ere, Byronen tximino armiarma-lanparetatik zintzilikatuekin eta altzari napolitar apainduraz beteegien artean hara eta hona dabiltzan indioilarrekin, badu denboraz kanpokoaren eta dekadentziaren arteko nahastura doi hori. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 235. orr.
Eraikin zuriaren inguruko zeruak kolore urdin leun bitxia du, turkesa esan liteke; horrek kutsu poetikoa ematen dio inguruari, eta dekadentzia giroa leuntzen du aldi berean. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 15. orr.
Ilunabarrean, bigarren mailako errepideetako moteletan, neoizko argien pean kokatzen ditu Cillerok pertsonaiak, hondoa jotzera iristen ez den dekadentzia giroan, eta giro horrek biltzen eta batzen ditu ipuinak oro. Berria - Kultura 2006-04-18
Bigarren mailako aldi edo dekadentzia aldi bezala hartu ohi diren garai horietakoak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.
Halatsu arestiko krisi eta dekadentzia diskurtso nahinon arruntuan. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 199. orr.
bere dekadentzia (3); eta dekadentzia (3)