Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dekadentismo iz arte eta literatura-eskola, XIX. mendearen bukaerakoa, gaien eszeptizismoa eta gustuaren gehiegizko fintasun eta dotoretasuna ezaugarri dituena.
XIX. mendearen bukaeran, dekadentismoak bultzatuta eta indarrean zegoen gizarte-ereduaren kontrako erreakzioz, gai artifizialei buruz idazten eta hitzak dotoretasun eta fintasun gehiegizkoz erabiltzen hasi ziren idazle nagusietako bat izan zen Oscar Wilde. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 13. orr.
Wilderen idazlanak zahartu badira ere [...] bizirik diraute bai autorearen pertsonalitatea islatzen duten bitxikeriengatik (komediak), bai dekadentismoaren garaiko ohitura eta gustuei lotutako xehetasunengatik. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 72. orr.