Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dekadente 1 izond gainbehera doan zerbait adierazten duena.

Jaltako giro burges dekadentearen literatur irudi ezin hobeak utzi zizkigun: itsas-pasealekua, txutxumutxuak, asperdura infinitua...  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 144. orr.

Orduak pasatu ahala, berez nahiko dekadentea zen giroa are gehiago degeneratuz joan zen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 84. orr.

Austro-Hungariar Inperioa bezain zaharra eta dekadentea den familia baten bizitza iluna marrazten du nobelak.  Berria - Kultura   2004-01-07

Italiako hiriburu izateko esperantza guztiak galdurik, neke dekadente halako bat...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 37. orr.

Ibaizabalez beste aldeko burdinazko paisaia dekadenteak logura dakarkizu.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 27. orr.

2 jada boladan ez dauden estetika eta estiloetan oinarritzen dena.

Ez zuen poesia dekadenterik irakurtzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.

Neskame desatsegin bati buruzko ipuin lizun dekadente bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 309. orr.

Diktadore batek bere ihesean abandonatu eta sasiek hartutako udako etxalde dekadentea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 214. orr.

Sevillako hotel dekadente batean elkar maitatzen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 94. orr.

Haien atzean, erdi ezkutaturik, gaur dekadentetzat dauzkagun frantses-estiloko txalet aspaldikoak, beren harrizko fatxadaz eta arbelezko teilatuaz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 141. orr.

· Hurbiletik ikusi nahi nuen hiria esaten ziguten bezain dekadentea zen, paristarrak hain biziatuak ziren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 296. orr.

3 irud/hed

Adak amaneratutzat zeuzkan Danelek [...] antolatzen zituen gure festa haiek, eta ez zitzaion jolas haietako ur dekadenteetan txapla-txapla ibiltzea gustatzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus