Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dejada 1 iz pilota-jokoan eta, pilota ia indarrik gabe jotzea frontisaren inguruan uzteko.

Titinek buelta, eta Xalak dejada frontis erdian.  Berria - Kirola   2004-02-29

Tantoaren bukaeran Olaizolak dejada bota zuen txokora.  Berria - Kirola   2006-01-31

Bederatzigarrena egiteko aukeran zen, baina dejada bat txapa azpira joan zitzaion.  Berria - Kirola   2004-01-18

Nabarmentzekoa, dejada batera larri iritsi, eta ezkerrez zabalera irekita egin zuen tanto eder hura.  Berria - Kirola   2006-02-15

Ibarrak dejada huts egin zuen 21na ari zirela.  Berria - Kirola   2006-01-18

Capellanek hormabikoa jaso, dejada txokora, eta tantoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 59. orr.

Horma biko bati, sake on bati eta zazpigarren koadrotik botatako dejada bati esker, aurretik jarri zen (18-19).  Berria - Kirola   2006-04-04

13-0taraino joan da Beloki hasi orduko, hiru sake, bi dejada eta bi-paret batekin besteak beste.  Herria   2003-05-08

Baina Berraondok orduan du dejada bat irriskatu urrundik eta kausitu.  Herria   2003-05-15

2 irud/hed

Horrelakoetan gertatzen den bezala, eztabaidak jarrai dezake luze, baina dejada batekin amaitu nahi dut kapitulua.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus