Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deitura (ETCn 1.536 agerraldi) 1 iz izena, deitzeko era.

Beste batzuk, ordea, langile "autonomo" gisa aritzen ziren, bere kasa alegia, eta kortsario izen estimatu hura izan beharrean pirata edo itsaslapur deitura mespretxuzkoa eraman behar izaten zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.

Unibertsoa (bestelako deituraz, Liburutegia) galeria hexagonalez osaturik dago.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 24. orr.

Beharbada merezi du aipatzea Chomskyk bere irakasle Zelling Harrisi hartu ziola 'erregela formaldatzaile' deitura.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 18. orr.

Filosofoek [...] ehen Kausa edo Oinarria" esaten diote; baina mutakallim-n deritzenek deitura hori ardura handiz saihesten dute, eta "Eragilea" deitzen diote.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 173. orr.

Gaztelaniaz asimilación a distancia deitura misteriotsua eman izan diote.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.

Kandelario, Kandela-eguna, Kandela-bedeinkatu-eguna, Kandelargi eguna, Kandelero-eguna, Kanderailu eguna, Kanderailu soilik... deitura horiek denak ditu horrenbesteko tradizioa izan duen festa otsaileko honek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 50. orr.

Agustin deunaren deituraz 6 parrokia baditugu hegoaldean: Iruñean, Zigoitiako Etxaguenen, Kasedan, Arenazan, Elorrioko Etxebarrin, eta Erandion.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 341. orr.

Galdezka hasi zitzaion Bibaldo ea zer esan nahi ote zuen halako "zaldun ibiltari" deiturak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 48. orr.

Jainkoaren bi deiturak -"Jainko goren eta ospetsua" eta "Jauna"- eta bi eskarik osatzen dute otoitza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 65. orr.

Ordena guztiko ardura duenarentzat Ministro jenerala edo Anaiarte osoaren ministro eta morroi deiturak erabiltzen dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 64. orr.

Eta lehen ere nonbaitean esana naiz, dokumentu zaharretan maiz ageri dela UBICI deitura egungo HUICI ordez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 36. orr.

2 abizena.

Izena dut nik Santos, deitura Elizalde.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 235. orr.

Garbia diat odola, aratza; alemanak ditiat deitura guztiak familiaren memoria eta artxiboetako paperak iristen diren puntutik gaur arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 86. orr.

Guztiek zituztela deitura euskaldunak jakinarazi zien Amianok.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 14. orr.

Aitortu ez arren, beste pena handi bat deituraz Fernández izatea omen zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 291. orr.

Behauzeko Dominique serora, deituraz Peyroutet, han ari da lanean 40 urte huntan, pobreenen artean.  Herria   2002-10-03

Bere izena eta lehen bi deiturak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 188. orr.

Goian nire lagunaren izena zegoen idatzita, bere bigarren deiturarekin -David Imaz-, eta erdian titulua: Soinujolearen semea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

Haur bati, sortzen denean, noren deitura behar zaio eman? aitarena, amarena ala biena?  Herria   2001-05-03

Hobe izango zuen, beharbada, amaren deitura lehen deituraren aurretik jartzea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 107. orr.

Ez zegoen inolako sinadurarik, ez izenik eta ez deiturarik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 236. orr.

3 izen-deitura (62 agerraldi, 40 liburu eta 6 artikulutan; ETCn 618 agerraldi) pl izen-abizenak. ik izen 12.

Igorlearen izen-deiturak eta helbidea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 242. orr.

Nire izen-deiturak telefono-gidan zeuden.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 336. orr.

Sarrera-orria betetzerakoan, errepikatu eta letraz letra eman behar izan zituen izen-deiturak. Izen-deiturarik gabeko atso bat ugaldean itoa, munduan milaka bezala. Nagusiak fitxa ekarri zion betetzeko eta bere izen-deiturak bertan idazteko eskatu.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 148. orr.

Emaztea eta semeak atzerrira joan ziren beste izen-deitura batzuk hartuta.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 12. orr.

· Paper mordo hori egunez egun moldatzera lehiatzen garen guztiok doako harpidetzari esker izaten dugu goizero, bakoitzarendako ale izen-deituraduna etxeko postontzian sartuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus