Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bazirudien une batetik bestera hilarriak altxatu eta hilobietatik gorpuak azaltzen hasiko zirela; besteren artean Elizabeth Siddal, bere adats gorriarekin, deikundearen txoria eta pasioaren lorea eskuetan. Andre Mariari Aingerua agertzearen edo Deikundearen eszena horrek, esate baterako, ezaugarri kodetu guztiak mantendu zituen normalean (errezel gorrizko ohea, erditzearen metafora gisa, lirioa eta beirazko ontziak, Andre Mariaren garbitasunaren metafora gisa, eta abar), baina eszenaren beraren irudikapena une bakoitzean nagusi zen estiloaren arabera egiten zen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 157. orr.
Baina Raimondik ez bezala, Vallejo Cosidak deikundearen ikonografian ezohikoa den Jaungoikoa irudikatu zuen. Berria - Kultura 2004-12-28