Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deiktiko 1 iz gramatika-kategoriez mintzatuz, erakuslea.

Gorputzaren mintzoa, keinuak, lehen mailako baliabideak ditugu era berean, deiktikoekin batera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 208. orr.

Bakar bat ere ez dago sobera: aditzen ekimen etsigaitza; sustantiboen izate sustraitsua; izenordeen auzolanerako prestutasuna; adjektiboen juzkatzeko grina; atzizki-aurrizkien apaltasun ahaltsua; lokailuen zubi-lana; erakusle eta deiktikoen jendetasuna; [...].  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 178. orr.

• 2 (izenodo gisa)

Era berean esaldiei dagokionean: zenbait kasutan ezin dute euren zentzua ekoitzi ez bada testuinguruaren arabera (bai egoera jakin batera daramaten osagai "deiktikoak" biltzen badituzte; bai subjektu hiztuna eta bere solaskideak izendatzen dituzten izenordainak erabiltzen badituzte lehen edo bigarren pertsonan; bai osagai pronominalak edo loturako partikulak erabiltzen badituzte, lehenagoko edo etorkizuneko esaldiei dagozkienak); [...].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus