Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurrera jarraitu zuen bat-batean presa balu bezala, zaldi bakoitzari bere izenaz deika: "Blaky!, Faraon!, Zizpa!, Ava!, Mizpa!". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.
Kastela zaharra urduri zegoen, lurrean zetzanari deika: [...]. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 277. orr.
Ahots bat niri deika. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 188. orr.
Tom zen, liburu-dendatik deika, zer gertatu ote zitzaigun kezkaturik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 164. orr.
Zazpi irudi zehatz, saltoka eta deika. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 174. orr.
Telenobelak ikusten, telebistako lehiaketei deika. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 38. orr.
Heriotza deika denean hustu egiten dira jendez kaleak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 124. orr.
Doi-doi izan zuen denbora opera ikusleak herioa deika zuela ohartzeko. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 12. orr.
Deika duzun Jainkoak ordea dena ahal dezake. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 398. orr.
Irudi hori deika, esperoan balu bezala zerumugaz bestaldean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.
Halako abiadaz bizkortzen dute beren bidaia galdua non ezin baitute topatu deika dutena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 393. orr.
-Anaia deika daukazu. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 134. orr.
Ez zaidala inor deika etorriko. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 37. orr.
Atenea hirian zehar zebilen, Altzinooren mezulariaren itxura harturik, feaziarrei agoran biltzeko deika. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 39. orr.
Telefonoa hasi zen deika. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 178. orr.
Herioari hasi zaio deika. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 78. orr.
Deika eta oihuka hasi ziren laguntza. eske Pilotua ez zen aireplanotik irten, baina guri deika ari zen keinuka. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 90. orr.
Deika aritu gintzaizkion. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 80. orr.
Goizetik eguerdiraino aritu ziren Baali deika, esanaz: "Baal, erantzun!". Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 75. orr.
Horrek esan nahi zuen atean deika jardun zuena ikazkina edo ikazkinak bidalitakoren bat zela. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 241. orr.
Ikaraz nengoen Estherrek deika jarraituko ote zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 87. orr.
Mikel orduan Matxaini deika jarri dugu. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 164. orr.
Baina zeregin handiagoak dauzkagu deika; menderatzailearena da gure asturua. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 45. orr.
Badakit emakumeok ez dugula gizonezkoei telefonoz deika eta deika aritu behar... badakit ez zaiela gustatzen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 76. orr.
Erraiak deika eta deika hasi zitzaizkidan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 47. orr.
Eta elurretan egongo zen etzanda, hotzak harturik, zurrundurik, gogoa larriturik, oihuka, galdurik, laguntza eske agian, bere eztarriko indar guztiaz gaueko isiltasunean deika eta deika. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 282. orr.
atean deika (6); berari deika (3); deika ari (88); deika ari da (7); deika ari den (3); deika ari dira (3); deika ari direla (3); deika ari zait (6); deika ari zen (9); deika ari zitzaidan (4); deika ari zitzaiola (4); deika ari zitzaion (5); deika aritu (12); deika bezala (4); deika entzun (5); deika eta (11); deika eta deika (6); deika hasi (22); deika hasi zen (8); deika hasten (3); deika ibili (5); deika jardun (3); elkarri deika (4); ere deika (3); eta deika (18); guri deika (4); hari deika (5); jendeari deika (3); nintzen deika (3); niri deika (8); norbait deika (4); norbait deika ari (3); telefonoz deika (8); zuen deika (3); zuri deika (3)