Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deigarri (ETCn 5.657 agerraldi) 1 izond jendearen oharmena erakartzen duena.

Idazmahaian, berriz, zilarrezko marko deigarri batean, emakume bat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.

-Emakume bat aurkitu behar duzu, ilehori deigarri bat, apartekoa esan didatenez -begira geratu zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 15. orr.

Kolore deigarri bakarra bere betaurrekoen euskarriaren arrosa zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

Artearekin zerikusia zutenak izaki, oso desberdinak ziren argazkiak, baina denak egiten zitzaizkidan kilikagarriak, interesdunak, deigarriak, garden eta zehatzak...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 115. orr.

Norbaitek 25 zentaboko txanpona bota zuen disko-jogailuan, 50eko hamarkadako juke-box hortera eta deigarrian.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 46. orr.

Arkitektura zibil deigarri gutxi egin da Italian.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 80. orr.

Kondea aulki beltz deigarri garai batean eserita zegoen mahaiaren aurrean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.

Bere berezitasun guztien artean deigarriena, eta minik handiena ematen ziguna, bere borrokarako erresistentzia zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 38. orr.

Europako mundu-ekonomiaren hedapenaren ezaugarri deigarrienetako bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.

Taniari begira, oso ederra zelako, ez deigarria, baina bai berezia.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 168. orr.

Haren hitzetan erratera, dotorea, baina ez karioa; ikusgarria, baina ez deigarriegia; modernoa, baina ez nabarmenegia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 323. orr.

Deigarriena, ezker orrialdeko azpiko zatidura: "Praktika satanikoak gure hirian?".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Leihoen inguruko eta teilatu-hegalaren azpiko erlaitzek abarrak eta loreak zeuzkaten zizelaturik, eta, zura berria zenez, oso modu deigarrian nabarmentzen ziren horma ilunen aldean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.

2 (izan eta kideko aditzarekin)

Deigarria zen gizon handi sendo hark zer esku delikatu luzeak zituen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.

Deigarria ere bazen datu hori.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 77. orr.

Janzkera, aldiz, askoz deigarriagoa zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Auschwitz-ekoa gertatu eta gero poesia egiten jarraitu dugu, baina hori baino deigarriagoa da antisemitismoa ez desagertu izana.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 55. orr.

Bada, lehendik ezagutua nuen edabea baino deigarriago liburuak zitzaizkidan-eta, bat hartu nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 239. orr.

Forma batzuk oso deigarri zitzaizkion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 127. orr.

Hiritar gizona zen, eta baserriko lilura ez zitzaion deigarri.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 64. orr.

Jende xehearentzat deigarri, beldurgarri edo txundigarri gertatu izan da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 190. orr.

· Izenburua, berriz, deigarria zuen: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 86. orr.

Jatetxeak, gazte independentista batzuena, esan zigutenez, eta janari aldetik aitzakiarik gabea, dekorazio zinez deigarria zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 152. orr.

Plamaren laurden bat hartzen du argazki zuri-beltzak, baina neurria bezain deigarria du konposaketa ere: argazkiaren ezkerraldean nago ni, lehen planoan, burua pixka bat jiraturik kamera aldera.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 86. orr.

· Gertatu zirenetatik baliagarria edo onesgarria edo interesgarria edo deigarria iruditzen zaiguna irazten dugu denboraren galbahean, eta ahalegin berebizikoak egiten ditugu kaltegarria edo oinazetsua zitzaiguna albo batera gera dadin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 120. orr.

Bada, ordea, kontakizun honetan deigarri eta harrigarri gertatzen den gauza bat: mendeku egarria.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 87. orr.

3 (adizlagun gisa)

Beste batzuek losintxa egiten dihardute, oihalaren gelditasunetik; eta denek dute zertxobait, lore bat, bitxi bat, arroparen toles bat, ezpain izur bat, margolariak deigarri jarria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 368. orr.

Eta igobidean oina jarrita neukala, hara non bi gizon agertu, deigarri handiak, eta alde bietan jarri zaizkion Lakatosi.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 65. orr.

4 deigarri egin (15 agerraldi 9 liburutan; ETCn 70 agerraldi; egin deigarri 6 agerraldi 5 liburutan)

Ildo horretan, deigarri egin zait lehen serbokroata zen hizkuntza hura, egun, bitan banatu dela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 227. orr.

Halabeharrak ekarri zidan lehen gauza, deigarri egin zitzaidan lehen errealitate izpia, Didier eta Simone nire lagunak bizi ziren eraikinaren sarrerako atea izan zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 202. orr.

Ustekabeko isiltasuna deigarri egin zitzaion, nonbait, ontziburuari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 60. orr.

Gogoan dut zein deigarri egiten zitzaidan amak "ukitu" eta aitak "ikutu" esatea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 231. orr.

Prezio urria baino areago, kontratuaren buruan azaltzen zen data egin zitzaion deigarri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 254. orr.

5 deigarria egin (17 agerraldi, 7 liburu eta 7 artikulutan; ETCn 204 agerraldi; egin deigarria 3 agerraldi 3 liburlutan)

Neska batek hain zuzen hitz egitea deigarria egiten zitzaion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 106. orr.

Esmalte zuriaren koloreko liburu-apalategia deigarria egin zitzaion begietara.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 132. orr.

Deigarria egin zitzaion, bitxiaz gainera, ez halako triskantza eta sarraskia gogoratzea, baizik eta kanta bero eta doinu argiko batez gogoratzea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 187. orr.

Niri burezurra bera egin zitzaidan deigarria; izan ere, ez dakit zergatik [...] gizon argi bati zegokiola iruditu baitzitzaidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 439. orr.

Hurbiltasuna egiten zait deigarria: jakitea, ni jolasean ibiltzen nintzen bazter haietan, handik metro gutxira neuzkala bahitua eta bahitzaileak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 115. orr.

· Haren itxura egin zitzaidan deigarriena ikusi nuenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 42. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus