Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sultanak deiarazi zituen eta etorri ziren haren oihal-etxolara. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1155. orr.
Faraoiak, orduan, Egiptoko jakintsuak eta aztiak deiarazi zituen; eta hauek ere, beren aztikeriez, gauza bera egitea lortu zuten: nork bere makila jaurti eta suge bihurtu zen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 156. orr.
Egun batez ohetik jaiki eta, oraindik sukarretatik libre ez zegoela, plazara deiarazi zuen Asisko herria predikurako. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 107. orr.
Deiarazi zuen berehala anaia hura eta agindu zion bertantxe aitor zezala bere barruan sortutako gorrotoaren pozoia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 986. orr.
Leoni deiaraziko diot, eta hura etorriko da eztabaidatzera. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 118. orr.
Pepponek gauerdi aldera deiarazi zion On Camillori, baina On Camillo heldu zenerako mutila hilotz zegoen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 93. orr.
Hortaz, arren niri telefonoz deiaraziko al diozu, Zuk? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 78. orr.
Memento berean haatik, Angel Acebes espainol barne-ministroak auzitegirat deitarazi ditu Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Xabier Alegria eta Xabier Oleaga, tortura salaketak egin dituztelakotz, Madrilgo poderearentzat ez baiditaike torturarik izan espainol estadoan. Herria 2003-03-20
Ez ditu ere entzun nahi ukan abokatek deitarazi 46 lekukoak, horietan eüskalzale ezagutu frango izanki! Herria 2002-12-26
· David gotorleku hartan gelditu zen bizitzen, eta Daviden Hiri deiarazi zuen. Elizen arteko biblia 2 Sm 5,9