Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dreyfus izeneko ofizial frantses judu bat atxilotu, degradatu eta hil arte erbesteratzearekin zigortu zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.
Badirudi Karlos Burusoilak eraso ziola gehien elizgizonen ondareari, dela haren kontra suminduena bera zelako, dela haiek aita degradatu zutelako, dela herabeena izan zelako. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 335. orr.
Jeneral feudodunak banan-banan degradatu eta hilarazi egin zituen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 48. orr.
Baina ez zuen jakin, ordea, buruzagi barbaro haien gudalburua Ivan Ogareff zela, ezagutzen ez zuen ofizial errusiar bat, dukeak berak behinola degradatu zuena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 416. orr.
Erregea degradatu nahi, eta erregetza bera degradatu zuten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 333. orr.
Azken berrogeita hamar urte hauetan herrialde industrializatuen ekonomi hazkunde bizkorra ekarri duen baliabide-kontsumo azeleratuak Lurreko basoak, lurzoruak, ura, airea eta biodibertsitatea degradatu ditu. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 63. orr.
Horregatik egin zituen Karlomagnok, guk izan dugun printzerik arretatsu eta arduratsuenak, hainbeste araudi, feudoak beren jabeen alde degradatzea galarazteko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 319. orr.
Ez ditu osagai horiek degradatzen, zeluletako hormetatik iragazi eta haien eragin toxikoa murriztu baizik. Berria - Gaiak 2004-08-24
Uraren zentzuzko erabilera bermatuko dugu, gastua proportzionalki banatuko dugu, eta bitartekoa degradatzen duenak ordainduko duela bermatuko dugu. Berria - Euskal Herria 2006-03-14
Hazkundealdian, zibilizazioa pixkanaka inguruko barbarotasunera degradatu zen atalase zabal batean zehar, kanpotarrari sarbide erraza eskaintzen ziolarik barruko ikuspegi erakargarrira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 142. orr.
Usainak sortzeko gaiek alergiak sor ditzakete, azala ukitu edo gero ingurumenean degradatu ondoren. Berria - Gaiak 2004-11-23
Demokrazia degradatu batean bizi garela ematen du. Berria - Harian 2005-03-19
Gure herria "degradatua, bortitza, zabarra, moldakaitza, kristau izenaren gauza-eza" deklaratu zuten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 268. orr.
Degradazioak hondoa jotzen du batzuetan, mailarik degradatuenera jaitsiz. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 175. orr.
Etxe batez oroitu naiz zeure kantua aditzean, langile auzo degradatu batean alokatu nuen etxea. Berria - Kultura 2006-01-05
Kasbako alderik degradatuenetan ere -Algeriaz ari da-, asko dira antena parabolikoak dituzten etxeak. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 81. orr.
Marrazki burutuaren "azpian", haren itzalen, haren degradatuen, haren testuraren pean, marrazturiko objektuaz marrazkilariak duen egiturazko ezagutza irudikatzen duen "hezurdura" bat balego bezala. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.
degradatu batean (3); degradatu eta (3)