Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

degeneratu, degenera, degeneratzen (orobat dejeneratu g.er.) 1 da/du ad endekatu.

Kristautasuna sortuz gero, gizadiaren bizitzak ez du egin degeneratu besterik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 241. orr.

Ortografiaren arauak betetzen ez badira hizkuntza dejeneratuko dela.  Berria - Kultura   2004-05-18

2 (era burutua izenondo gisa)

Ea, uztak musika degeneratu hori eta jo ezak Sieg Heil! Sodioa metal dejeneratua da: izan, hitzaren zentzu kimikoan baino ez da metala, ez noski eguneroko hizkuntzarenean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

3 biziotsua, galdua.

Adierazi zuen ni degeneratu hutsa nintzela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 91. orr.

Talentuz betetako gizon eder hura degeneratu nazkagarri bat besterik ez zen.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 191. orr.

Gizon maniako degeneratuak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 217. orr.

Aldizkari zantarrak eta bideo degeneratuak nonahi.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maniako degeneratu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus