Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

defraudatu, defrauda, defraudatzen du ad huts egin, desilusionatu, desengainatu.

Sentitzen dinat hirugarrenez hi defraudatzea, bisita bat egitera joan nindunan...  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 79. orr.

'Etzak erosi!', esan diot neure buruari, 'zer demostratu nahi duk?', eta gomendio horretan beldurra zegoen, defraudatuta geratzeko beldurra.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 119. orr.

Defraudatuta norekin, ordea, Gibrán Jalil Gibránekin ala neure buruarekin?  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 119. orr.

Literaturak berak ez gaitu inoiz defraudatuko; enparauak toreatu egin beharko ditugu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 381. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus