Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deformazio 1 iz deformatzea; deformatzearen ondorioa.

Argazki honi zeharka begiratzen bazaio, zuzen atzemango da irudikatzen den eszena, baina alferrik mugituko da ikuslea horman jarrita dauden argazkien deformazioa konpentsatzeko, zeharka fotografiatuak baitira horiek ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 73. orr.

Euren adimen ergelez ezin dute unibertsoko gauzen harmonia eta doitasuna begipean hartu eta ulertu, eta euren pentsaera gainditzen duen zerbaitek traba egiten badie, gauzen barne desorekari eta deformazioari egozten diote errua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 68. orr.

Ahoko minbizia eta aurpegiko zauriak edo deformazioak dituzten gaixoei.  Berria - Gaiak   2004-06-11

Hazteko arazoak, deformazioak eta burmuineko gaitzak sortzen ditu.  Berria - Harian   2005-08-31

Gai gara larruazalean milimetro baten ehunen bateko deformazioa nabaritzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.

Zatitu denean, zanpatu eta uzkur bitez irudi horren muturreko parteak, deformazio oblikuoa izan dezan: luzera seiren bat murriztu eta zabalera, buelta hartzen duen lekuan, laurden bat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5050. orr.

2 irud/hed

Kultura modernoaren porrota ez dakar ez indibidualismoaren printzipioak, ezta onura morala eta norberaren interesa lortzea gauza bera direla dioen ideiak ere, "norberaren interesa" esaten zaion zer horren esanahiaren deformazioak baizik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 77. orr.

Edo agian dena izango zen urteetan (ni bezala) kirol kazetaria izandako baten deformazio profesionala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus