Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deformatzaile iz deformatzen duena.

Batzuetan, barre egiten dugu Téophile Gautierren ateraldiekin; bestetan, berriz, haserretu egiten gara berarekin eta, bide batez, mania literarioz jositako idazle deformatzaile guztiekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 32. orr.

Bazirudien hitz haiek putzu batera erori zirela, ur gardenak zituena, baina aldi berean hain deformatzaileak non jaitsi ahala ikus zitezkeen kiribiltzen, umearen buru zolan jainkoak daki zer itxura hartu arte.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 58. orr.

Gaur egun bertan ere, kubismoa bera, jendeak egiaz estilo artistiko bikaintzat hartzen badu ere, irudikapen deformatzaile bezala hartzen da, ia beti gutxi-asko argazkiarena izaten den analogia-arautik urruntzen den irudikapen modu bat bezala, alegia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus