Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deformatu, deforma, deformatzen 1 da/du ad forma aldatu.

Hezurrek [...] zurrunak izan behar dute, baina ez zurrunegiak, hobe baita presioaren eraginpean zertxobait deformatzea, haustea baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

Sinobialaren hantura kronikoak giltzadura-kartilagoa granulazio ehunez ordezten du, eta luzarora artikulazioak deformatu egiten dira, eta beren funtzioa galtzen dute.  Berria - Gaiak   2004-10-02

Museoan, zineman, telebistaren aurrean, oso-oso gutxitan egoten gara perspektibaren antolamenduak agintzen duen, edo hartarako aurreikusita zegoen, lekuan; konpentsaziorik ez balitz, bihurriturik, deformaturik baizik ez genituzke ikusiko irudiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 63. orr.

Beldur nintzen umea deformaturik edo irtengo zela...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 457. orr.

2 desitxuratu, itxuragabetu.

Egia guztiaz jabetzeko aukera izanik ezinezkoa baitzitzaion bertsio deformatu horiekin konformatzea.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 22. orr.

Nahasketa mentala, errealitatearen pertzeptzio deformatua.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 58. orr.

Zenbat holako izengoiti ez ote da sortu izanen gure artean, grazia berezia ematearren, usario errotuko hitza apropos deformatuz?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 165. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Zapata handi eta deformatuak. Indibidualismo "deformatua" da, Fromm-en terminoa erabiliz, nagusi: epe motzera begiratuz, harantzago begiratu eta ikusteko gai ez den indibidualismoa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 46. orr.

Era berean esan behar da "gizakiaren onura deformatua" erabat kontrajartzen zaiola "gizartearen benetako onurari".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 78. orr.

Edozein umerentzat garrantzirik gabea den pasadizo hark ondo azaltzen du zer nolako ispilu deformatuen galerian kondenatuta bizi izan nintzen ni.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 206. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus