Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
deforestazio 1 iz basogabetzea.
Deforestazioaren errua nekazariei botatzen diegu eta haien esku uzten ditugu baso-berritze lanak. Berria - Gaiak 2004-05-02
1990 eta 2000. urteak bitartean Afrikan izaniko deforestazioaren %60 baso zatiak baratz txiki iraunkor bihurtzearen ondorio izan zen. Berria - Gaiak 2004-02-17
Deforestazio basatian dihardute eremu zabaletan, bai; Amazonia aldean sekulako erreketak, kez dena estaltzen duten horietakoak egin bide dituzte zenbait sasoitan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 283. orr.
2 (hitz elkartuetan)
FAO Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak «kezkagarritzat» jo du Afrikan azken urteotan gauzatzen ari den deforestazio prozesua. Berria - Harian 2005-10-14