Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deflazio 1 iz prezioen maila orokorrak behera egitea.

Deflazioaren arriskua «atzean gelditu» dela, eta lehentasuna inflazioaren aurkako borroka izango dela iragarri zuen.  Berria - Ekonomia   2004-06-09

Diruaren asmakuntza, zalantzarik gabe, onuragarri gertatu zen jaulki zuten gobernuen mendekoentzat, nahiz eta asmakuntzak berekin ekarri zituen inflazioaren eta deflazioaren gorabeherak, sozialki iraultzaileak, baita lukurreriazko interesekin maileguan hartu eta emateko tentazioa ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 78. orr.

Ez da komeni berotuta zegoen ekonomia, zertxobait hoztu beharrean, gehiegi hoztea, eta ekonomia deflazio eta atzeraldi larri batean murgiltzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 107. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Deflazio arriskuaren garaia pasa da.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Depresio Handiaren esperientziatik idatzi zuen bere Teoria Orokorra, deflazio garaian, atzeraldi garai larrian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 57. orr.

Erreserba Federalak, tamalez, ez zuen jakin krisiari irtenbidea aurkitzen; aitzitik, okerragotu egin zuen egoera: bizi zen deflazio garaian inflazioaren kontrola nagusitu zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus