Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herrialdeak duen dibisa-premiak justifika dezake ekoizpen defizitario bat tokiko diruaz laguntzea, baldin dibisen balantza garbia positiboa bada. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.
Esaterako, Trinidad eta Tobagon Iscott altzairutegi defizitarioa hartu, eta urte baten buruan errentagarri bihurtu zuen. Berria - Ekonomia 2006-01-28
Kontuan hartu behar da hau oso euskaltegi txikia eta defizitarioa dela, eta, gjiainera, Nafarroan dagoela. Berria - Euskal Herria 2004-12-05
Alemaniaren batasunak mendebaldeko partearen aurrezki gehiegizkoa xurgatu zuen, eta haren kanpoko kontuak defizitarioak bihurtu ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.
EKTren ustez, horrek erakusten du, oraindik ere, euskarazko egunkari bat egitea defizitarioa dela. Berria - Harian 2005-06-12
Antzinaroaz geroztik, Mendebaldea defizitarioa zen Ekialdearekin egiten zituen trukeetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.
Literatura garaikidearen itzulpena diru publikoz laguntzekotan, kalitatea erakutsi duten (eta defizitarioak izan daitezkeen) obrekin egin beharko litzateke, ez bestela. Berria - Kultura 2006-03-04
Erakutsi dugu halako ekimen batek ez duela defizitarioa izan behar, ekimen batzuk sortzeak bidera ditzakeelako beste ekintza batzuk. Berria - Kultura 2004-12-14