Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

definizio 1 iz definitzea; adigai bat definitzen duen esaldia.

Definizioak izan dezan generoa, generoa eta diferentzia, biak behar baititu izan definizio zuzen batek.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 56. orr.

Hori dela eta, zientziaren -jakitearen- bi definizio jaso genituen: (a) lehenengoa Izatearen zientzia, Izatea Izate legez ikusita.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 52. orr.

Egia esateko, bi definizio horiek ez dira erabat ezin adostuzkoak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.

Irudiaren eta hitzezko definizio baten artean definiziozko elkarrekiko mendekotasun bat dagoela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 232. orr.

Ohi denez, ez dute asetzen definizio horiek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 89. orr.

Gertaera hura «genozidiotzat» jo dute Hagako epaileek, hitzaren definizioa zabalduta.  Berria - Mundua   2004-04-20

Kontzeptu honek 100 definizio baino gehiago ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Arrazoimena gai al da lau hauek bereizteko eta definizio bidez mugatzeko, kolorea ikusmenez, ikusmena barne sentimenez eta barne sentimena berez sumatuko ez balitu, bitarteko baten falta sumatuta?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 130. orr.

Konstituzioan ezkontzaz ematen den definizioa aldatzea izango du aurki Kanadako Legebiltzarrak.  Berria - Gaiak   2004-12-11

Aski erraza ematen badu ere, definizio honek arazo handiak sortzen ditu auzia estatistikoki egiaztatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.

Definizio hau ez dagokio lege hutsari, lege zibilari baizik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 188. orr.

Definizio hauetarik dator, Beldurrik gabeko Itxaropenik ez dagoela, ez eta Itxaropenik gabeko Beldurrik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 357. orr.

Matematikaren oinarrizkotasuna definizio, axioma eta demostrazioetan funtsatzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 252. orr.

2 (izenondoekin)

Alta, "ez-beltza" "zuria" hitzaren definizio egokia al da?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.

Beraz, substantziaren definizio soiletik atera behar da haren existentzia. aski zaigu afektu bakoitzaren definizio orokor bat izatea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 47. orr.

Esaldiaren halako definizio zabalarekin [...] zaila da ikustea nola ezagut daitezkeen enuntziatuak ez diren esaldiak eta esaldiak ez diren enuntziatuak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 96. orr.

Artea zer den eta zer ez den jakin, esperientziaz, gutxi gorabehera denok dakigun arren, askotan gertatzen zaigu ez garela gai haren definizio zehatza, haren mugak, haren eremua zehazteko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 276. orr.

Ez dago globalizazioaren definizio argirik, kontzeptua bera oso iluna izanik, balio anitz dituelako.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 148. orr.

Ez dut uste, oro har, euskal emakumearen definizio argirik dagoenik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 258. orr.

Euskal nortasunaren definizio guztiz berria zekarren (ez arrazan oinarritua, euskaran baizik).  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.

Ikusi al du inork definizio matematikorik zutik usteltzen?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.

Definizio funtzional gisa ideia hau hartuko dugu: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 261. orr.

Nazio kontzeptuari buruzko definizio bateratua hitzartzea.  Berria - Harian   2006-03-02

Ez dugu pretentsiorik, bistan da, adierazpenaren definizio bateratzaile bat emateko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 261. orr.

Eta, eztabaida amaitzeko, are definizio definigaitzagoa: badu zeozer.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 88. orr.

3 irud/hed

Hori dela-eta, «definizio falta» egotzi dio Ibarbiak Kultura Garaikidearen Nazioarteko Guneari.  Berria - Kultura   2004-07-08

Ezin dut eraman definizio falta hori; komunikazioa ez da erraza, eta Ferminek seriedadetik brometara pasatzeko duen erraztasun horrek komunikazio ahalegina beste zereginik gabe denbora pasa moduan gauzaturiko zerbait dela sentiarazten dit.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 335. orr.

Definizio falta honek bigarren mailako hauteskunde bihurtu ditu Europako bozak.  Berria - Mundua   2004-06-06

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Definizio arazoa dago.  Berria - Mundua   2004-06-18

Definizio-paragrafoa: zuk emandako edo aukeratutako zentzuaren arabera definitu, karakterizatu edo azaldutako terminoak sartzeko erabiltzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Definizio-sorta hau nahikoa errealista dela iruditzen zait.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 111. orr.

Nire semeak nik idatzitako definizio liburua irakurriko luke.  Berria - Kultura   2006-04-18

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egiaren izen-definizioa, hots, ezagutza bere objektuarekin bat etortzea, hemen onartu eta aurresuposatu egiten da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 57. orr.

6 bereizmena.

Formak bata bestetik bereizi ditut, definizio handiagoko koadroak eginez.  Berria - Kultura   2004-11-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artearen definizio (4); baina definizio (7); beste definizio (8); beste definizio batzuk (3); bi definizio (4); buruz definizio (3); buruzko definizio (6); da definizio (6)

definizio argirik (3); definizio bakarra (3); definizio bat (31); definizio bat da (3); definizio bat eman (3); definizio baten (4); definizio bateratua (3); definizio batzuk (6); definizio batzuk ere (3); definizio berria (5); definizio edo (3); definizio egokia (5); definizio egokia eman (3); definizio eta (3); definizio falta (3); definizio hau (14); definizio honek (15); definizio honen (6); definizio honen arabera (4); definizio hori (23); definizio hori ez (3); definizio horiek (6); definizio horrek (8); definizio horrekin (3); definizio horren (7); definizio horren arabera (3); definizio ona (4); definizio soiletik (5); definizio zehatza (4); definizio zehatzagoa (3)

den definizio (5); edo definizio (3); ere definizio (3); eta definizio (18); ez da definizio (3); haren definizio (3); hau definizio (3); hitzaren definizio (3); honako definizio (4); honako definizio hau (3); hori definizio (3); kontzeptuari buruzko definizio (3); oso definizio (3)

bakoitzaren definizioa (4); beraren definizioa (3); bere definizioa (7); da definizioz (3); definizioa bera (3); definizioa da (7); definizioa ere (6); definizioa eta (11); definizioa ez (6); definizioa zer (3); definizioa zer da (3); definizioak eta (16); definizioak eta esanak (9); definizioak ez (8); definizioak ez du (4); definizioaren arabera (10); definizioaren barnean (3); definizioen arabera (6); definiziotik argi ageri (3); definizioz da (3); den definizioa (7); duen definizioa (3); eta definizioa (5); eta definizioak (7); gure definizioa (3); honen definizioa (3); horren definizioa (10); z definizioa (4); zenonen definizioa (4); zure definizioa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus