Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

definigaitz izond definitzen zaila, ia definiezina.

Hoztasun definigaitza sumatu du zure ahotsean, hoztasuna baino areago tristura edo antzeko zerbait.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 100. orr.

Adak zirkin definigaitz bat egin zuen sorbaldak jasorik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 100. orr.

Esaterako, tripetan ernatzen zitzaion ezinegon lauso eta definigaitz hura.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 85. orr.

Berehala igarri nien, hitzik gabe ere airean bertan antzematen den zer definigaitz horri esker, bi haiek lankide huts baino gehiago zirela, bikote zirela alegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 28. orr.

Kolore definigaitzeko ore nazkagarri batez.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 23. orr.

Kolorea definigaitza da, ez, definigaitza ez, Raimundo Silvak tonu zehatza aurkitu dio, goiz-zuria.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus