Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deduzitu, deduzi, deduzitzen du ad ideia orokor batetik abiatuz ideia partikular batera iritsi. ik ondorioztatu.

Gai izanik [...] teoria batetik aplikazioak deduzitzeko edo, alderantziz, arazorik konkretuenetik konturik teorikoenak ateratzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.

Horietatik dedukzioak egiteko inferentzia-erregela batzuk zehazten dira eta, horrela, gure logikaren teoremak deduzituko dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Gizakiaren ongi gorena denek komuna badute, hori ez da ezusteko batetik sortzen, Arrazoiaren izaeratik beretik baizik, gizakiaren esentziatik beretik deduzitzen baita.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 443. orr.

Metodologikoki axioma unibertsal gisa baliozkoa, handik zuzen deduzitzeko gainerako jakite guztien printzipioak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Ideia egokietatik beti ideia egokiak deduzitzen dira; edo zehatzago esateko: "Modu argi eta berezian ezagutzen ditugun gauzak, edo gauzen propietateak dira edo haietarik deduzitzen direnak".  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 19. orr.

Kontua ez da gauzak ezin izan zirela gertatu deduzitu den bezala, baizik eta oinarririk ez zegoela dedukzio hori egiteko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 178. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus