Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

debut 1 iz norbait, jendaurrean edo jarduera jakin batean edo toki jakin batean lehen aldiz aritzea.

Renata Tebaldi 1922an jaio zen Pesaron, Rossiniren sorterrian, eta 1944an egin zuen debuta Rovigon, Boitoren Mefistofeles operan.  Berria - Kultura   2004-12-21

Zakur borrokak eta boxeolari pasaitar gazte baten debutaren notizia ziren lehen orrialdeko notizietariko bi, letra handiegietan ageri ez ziren arren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 42. orr.

24 urte zituen debutaren egunean.  Berria - Kirola   2004-01-20

Azpeitiko atzelariak debuta egingo du Realarekin partida ofizial batean.  Berria - Kirola   2004-10-23

Profesionaletan Mapei taldearekin egin zuen debuta Davisek, 2002an.  Berria - Kirola   2004-02-12

Hogei urterekin egin nuen debuta, Atotxan, iraileko egun eguzkitsu batean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 115. orr.

Goizuetako gazteak atzo jakin zuen noiz egingo zuen debuta.  Berria - Kirola   2006-01-10

Debuta Labriten izango da.  Berria - Kirola   2004-01-29

Debutean, gainera, bi gol sartu nituen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 193. orr.

Debut gogorra bada ere, lasai jokatzea gustatuko litzaidake.  Berria - Kirola   2006-01-10

2 (hitz elkartuetan)

Valenzuela jokalari hegoamerikarraren debut gaua.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 160. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus