Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deboilatu, deboila, deboilatzen 1 du ad suntsitu; nahasi, nahasmendua eragin.

1949an gerrak deboilaturiko Berlinen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 235. orr.

Zera erantsiko dut, Alemaniako erresuma ez zuela deboilatu eta, nolabait esateko, ezereztu, Frantziakoa bezala, normandiarrek eta sarrazenoek egin zioten gerra-mota berezi hark.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 343. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Etxe deboilatu bat aurkitu nuen eskuinean, beste deboiladura bat ezkerrean, beste bat gero, hiru edo lau aitzinago, sagarrondo baso ttipi baten ondoan, eta ezustean herritik urrats gutira aurkitu nintzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 162. orr.

Sierra Nevadako mendikateak mezu gris eta deboilatua zekarren ekialdeko ortzimugatik  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 113. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Deboilatu” hauek teilaturik gabeko lau hormak osatuak dira gehienetan, zenbait leihorekin, gehienak ere adreiluzko tabike batek tapiatuak eta tronera bihurtuak, sute arrastoekin alde guztietarik, eta barnean behiren bat edo ahuntz pare bat lurreko belarra edo hormako huntza lasai bazkatzen ari.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 162. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus