Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Etxalarren bizi da -gaztigatu zuen gizonak, deblauki. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 155. orr.
Itzultzen ikusteak kontsolatzen zuen, nahiz ez zuen sekulan deblauki aitortuko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 213. orr.
Deblauki "bai" edo "ez" ihardesteko orde, horrelaxe "itzulikatu" nion ene erantzuna: [...]. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 78. orr.
Demoek delibero hori garaipen bezala ikusten dute deblauki. Herria 2003-05-22
Malo, ADAko zuzendariaren proposamenaren alde dago deblauki CFDT sindikata. Herria 2005-02-27
Gazteak deblauki esan du hau, zalantzarik gabe, galderak durduzatu eta arrapostuak herabetu duenik eman gabe. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 155. orr.
Hark baitzuen deblauki erran "Euskal Herria da euskaldunen aberria". Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 11. orr.
-Ikus dezagun: hasteko, deblauki aitortzen du oraintsu arte ez duela irakurri Sterneren Tristram Shandy... Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 91. orr.
-Egia deblauki jakin nahi baduzue, niri ez dit fitsik aitortu... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 117. orr.
Norbaitekin mintzatu nahi nuen garbiki, norbaitekin patxadan solastatu, norbaiti neure kezka larria deblauki aitortu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 14. orr.
deblauki aitortu (3); deblauki erran (6); deblauki eta (4); deblauki galdetu (5); deblauki galdetu nion (3); du deblauki (3); eta deblauki (14); supituki eta deblauki (8); zuen deblauki (3)