Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
debekualdi (orobat debeku aldi) iz zerbait, bereziki ehiza, debekatzen den denbora bitartea.
Zubi erromatarraren zuloetan aparailua eta sarea edukitzen zituen gordeta, debekualdirako. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.
Egun bakar batean ere huts egin gabe joaten zen ehizara urte osoan, eta ezer botatzekorik ez zegoenean, debeku aldietan, azeri eta beleak ehizatzen zituen, norbait hil nahi balu bezala, egunero mendekuren bat prestatzen ari balitz bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.
Debekualdia txantxetarako akuilu gisa baino ez zerabilen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 163. orr.