Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

debalde 1 adlag doan; urririk.

Hara doaz herriko polizia buruak astean bitan, debalde bazkaltzera.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 68. orr.

Garagardoa debalde gaur -esan zion-, debalde denentzat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 211. orr.

Etortzen diren guztiei, izozki bana debalde.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 41. orr.

Gainera, berari debalde aterako zitzaizkion Florenek garesti samar ordaindu beharreko zerbitzuak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 34. orr.

Hasieran debalde edo oso merke lortzen ditiztek sustantziok mafietan, baina hilabete gutxiren buruan soldata erdia edo gehiago gastatzen ditek horretan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 109. orr.

Esan nahi dut bidaiak zientoka egin dituela, debalde, erretiroa hartu zuenetik.  Berria - Kultura   2004-08-31

Gauza inportante horiek guk disfrutatu ditugu, debalde eta modu naturalean, eta aberastu nahi izan ditugu gure esperientzia ttikiarekin.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 17. orr.

Gasturik ez, loa eta jana debalde.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 25. orr.

Jana eta ostatua debalde.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 34. orr.

2 irud/hed

Denbora ez da inorentzat debalde pasatzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 34. orr.

Askatasuna ez da inoiz debalde ateratzen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 143. orr.

· 3 adlag alferrik.

Mendeen higadura ez da debalde izan guretzat: porroskatu gaitu...  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 111. orr.

Eguerdi irian berriz ausartatzen dira, baina desordre osoan eta debalde.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 95. orr.

Besterik ez zuten erran, holakoetan erranaldi patetikoak debalde dira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 203. orr.

Debalde ene erreguak eta ene irainak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 257. orr.

Debalde ari haiz, motel.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Debalde saiatu zen Estefania gu adiskidetzera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 111. orr.

Egin dituen indarrak ez ziren debalde.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 45. orr.

Sosa debalde barreiatzeaz aski!  Berria - Kultura   2004-05-26

4 (izenondo gisa)

Behar gorria baizik ez zenean bermatzen eta obratzen, mekaniko, hits eta debalde bihurtzen zen guztia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 134. orr.

Bizitza debalde baten bildumaren egiteko ordua hor neukan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 182. orr.

5 debaldeko1 izlag doakoa.

Epelean auto haren atzeko jarlekuan, debaldeko alokairuan, ordukako hotel batean bezala, azkenean estutu batzuk eman genizkion elkarri.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 200. orr.

Tonuan asmatzen duelakoan nago, debaldeko koipea beharrean neurriko azala ematen diolako Garciari.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 111. orr.

"Debaldeko Festa" jarri nion izena, baina ez zitzaidan uste bezain merke atera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 113. orr.

Gobernuak debaldeko tratamendua eskaintzen die 50.000 laguni, baina horretarako ezinbestekoa da nortasun agiri bat izatea, eta jende askok, tartean presoek, ez dute horrelakorik.  Berria - Gaiak   2006-03-29

6 debaldeko2 izlag alferrikakoa.

Debaldeko bilkuren ondotiko bakardadearen izaria.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 112. orr.

Gaua debaldeko solas nostalgikoen erresuma izan zitekeen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 110. orr.

Zazpi haurreko gure familia hartan ezagutu ezberdintasunen gainetiko elkartasuna bilatzen dut denetan: debaldeko ametsa, mundua dena baita, elkartasunaren eta aniztasunaren onarpena ezik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 99. orr.

7 debaldetan adlag alferrik.

Zazpi ahalak egin nituen haren "biltzeko" baina debaldetan izan zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 88. orr.

Negarrek ez dutela deus balio, debaldetan izaten direla?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 176. orr.

Gauzen erran nahi barnakorra ezagutzen ez baldin baduzu, zure izpirituaren baketzen akituko zara debaldetan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 18. orr.

Zerbait erratekotan zelarik, Unzalu hurbildu eta uzteko, isiltzeko erran zion Xarlesi, debaldetan zela haiekin, ez zuela merezi.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 255. orr.

Egun batez joan zen komentu hartara eta burdin hesiak nahi ukan zituen inarrosi, baina debaldetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 135. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina debalde (3); baina debaldetan (8); bainan debaldetan (9); da debalde (5); da debaldetan (4); debalde ari (4); debalde ematen (5); debalde eta (3); debalde izan (6); debalde izanen (3); debaldetan ari (5); debaldetan ariko (4); eta debalde (7); eta debaldeko (3); ez da debalde (4); ez da debaldetan (4); ez ziren debalde (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus