Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Santuak berak egin zion gurutzea, eta grina zoro eta deabruzko irudipen guztiak desagertu zitzaizkion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 269. orr.
Deabruzko erabakia hartu zuen bere buruaren aurka: etsipenaren hondora heldurik, bizitzari azkena jarri eta bere burua urkatzea erabaki zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 447. orr.
Deabruzko emakumeak, aro heroikoetako tragedietan [...] hain paper nabarmena jokatzera nola iritsi ziren azaltzen da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 450. orr.
Deabruzko musika lagun zutelarik berriro, demonioek ubidea zeharkatu zuten, gainera erori zitzaien jaurtikigai uholdeari aurre eginez. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 177. orr.
Deabruzko makina baten bidez arima lapurtu baliote bezala. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 62. orr.
Deabruzko burua behar zuela joko hori asmatu zuenak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 55. orr.
Jakintasuna deabruzko zerbait balitz bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 638. orr.
Burua erabat galdurik, leher gaizto egin beharrean abiatu zen lasterka, bere segizio deabruzko hura atzetik kendu ezinda. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 86. orr.
Haren sabotajearen ausardian eta eraginkortasunean bazen zerbait ia deabruzkoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.
Ukuilutik behien deabruzko marruma iristen zen, eta izerdi hotza botatzeko modukoa zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 174. orr.
Deabruzko gaua igaro zuen eta, biharamunean, aldarte zapuztuarekin jaiki zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.
Deabruzko amarru bat prestatu zuen niri sinestarazteko beisbol partida bat ikustera joan beharra neukala Shea Stadium-era. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.
Umetan arrantzaleei entzuten zien deabruzko hizkuntza hura, euskara, ulertzen eta pixkanaka mintzatzen, hain zuzen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 51. orr.
Bere onetik aterea, barrenetik halako oldar deabruzkoa jaulkitzen zitzaiola, ezker-eskuin begiratu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 359. orr.
Bazterbidera hustu nuen sabela, ibilgailu deabruzkotik jautsi ahala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 313. orr.
Han, tiro egiten baizik ez zen nabarmendu, punteria deabruzkoa omen zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.
eta deabruzko (7)