Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Hemen, deabrutxo honi jaten ematen, oiloei bezala- abuelok. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 217. orr.
Adreiluzko etxeak, farolen argi lausotua, aurrealdeko etxeko eskaileretan noiz olgetan noiz borrokan zebilen deabrutxo-talde baten garrasiak, polizia baten ibilera sendoa eta gorabeherarik gabea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.
Badut deabrutxo bat barruan, eta atera eta bihurrikeriaren batzuk egiten uzten ez badiot, total aspergarria bihurtzen da mundua niretzat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.
Gainean daramagun deabrutxo asegaitzarekin jolas gutxi, Lisa. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 159. orr.
-Hoa, motel, deabrutxo bihurria halakoa!- esan zuen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 14. orr.
Gero mito horretan behigorri eta kobazuloetako deabrutxo denak sartzen dira, nazionalismoaren kausanteak guztiak: Arana Goiri, Barandiaran, Oteiza bera... Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 153. orr.
· Piperrautsezko deabrutxo beltzak ("bota sua lagunei zeure arnasarekin!"). Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.