Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deabrukeria (orobat debrukeria g.er.) 1 iz deabruari dagokion egitea; bihurrikeria.

Eta zer zen oilar mutuak egindako kukurrukua, deabruaren beste deabrukeria bat baino?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 89. orr.

Harri eta zur [...] baitzeuden, miraz ikusten ari zirena miraritzat ala deabrukeriatzat hartu behar ote zuten erabaki gabe.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.

Homosexualitatea, berriz, deabrukeriatzat jotzen zuten, eta zuzenean sutara bidaltzen zituzten homosexualak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.

Hau deabrukeria! maitatu zuen, harekin larrua jotzen aritu zen zoratu arte, baina hartaz deus ez zekien, ez eta haren adina ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 284. orr.

Agian Elizabeth erreginak lagundu nahiko zion bere astrologo partikularrari, baina ordurako Deek azti gaizto eta deabrukeria-egilearen fama zuen, eta horrelako ospea zabalduegi dagoenean laguntzak eskaintzea ez da komenigarria izaten, ezta erreginentzat ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 58. orr.

-Ene seme, deabrukeria bat balitz, hasteko ez lukete toki irekian egingo eta, bigarrenik, ez lizukete deituko bedeinkatzera joateko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 90. orr.

2 bihurrikeria.

Deabrukeria batean harrapatu haur bihurriak bezala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.

Begiak ireki nituen eta ohartu nintzen mutilak hatzekin deabrukeriak egiten zizkiola bulban.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 76. orr.

Seme etxekalte hezigaizto bat zuen, Aladin, eta hainbeste deabrukeria egiten zuen, azkenean aita penaren penaz hil baitzen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 209. orr.

Azti afrikarrak anaia ttiki bat zuen, bai gaiztakerian bai deabrukerian hura bezain iaioa, eta beti jakiten zuten nor non zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 235. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus