Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dastatze iz janari, edari edo kidekoen ahogozoa sumatzeko, haren kopuru txiki bat ahoratzea.
Etzi egingo da Nerudaren Lau Oda Elemental-etan oinarrituriko pintxoen dastatzea, eta horretarako gonbidapenak hartu behar dira Bidebarrietako Liburutegian. Berria - Kultura 2004-10-14
Han bertan, sagardo dastatzea eta otorduak egin ahal izango dituzte. Berria - Kultura 2006-03-09
Etzirako, berriz, ume jolasak eta sagardo dastatzea antolatu dituzte, eta iganderako herri bazkaria. Berria - Euskal Herria 2004-09-02
Arabako Errioxako ardo dastatzea, barraskiloak, danborrada, txaranga... Berria - Kirola 2006-04-29
Henri Cartier Bressonen argazki erakusketa eta gastronomia dastatzea daude programatuta. Berria - Kultura 2004-07-21
Datorren ostiralean Zumaian izango da hurrengo dastatzea. Berria - Kultura 2004-12-12