Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ondoan Izal-ko gazta dastarazi didate; eta aurrerago Baigorritik etorritako bat. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 92. orr.
Gero, bi ogi pusken artean arroltze moleta baratzeko biperrekin janik, xahakoak hiruzpalau itzuli eginik -bakoitzak bere etxeko arnoa jastarazteko doia, auzokoarenarekin konparatzeko- abiatu ziren berriz beheiti gizonak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.
Jean Michel Ayçaguer-ek aldiz bere sagardoiko fruituak tinkatuko ditu eta heien jusa jastaraziko. Herria 2005-11-24
Min zuriaren mende gertatu nintzen ia-ia Honorék bere pekari ananaren kutsuan, inolaz ere probatu behar nuela eta, dastarazi eta gero, baina neure senera itzultzea lortu nuen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 50. orr.
Beste emakume bat izan balitz, aiseago kanporatuko zuen, baina tantaz tanta dastarazi nahi izan zion etsipenaren kopa. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 327. orr.
Gaixoa herrazko oskol batean ixten doa eta dastarazi nahi izaten die mingostasuna bere esku bihurtutako ahaideei edo adiskideei. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 67. orr.
3. zikloko 350 bat haurreri bertsularitza jastarazteko. Herria 2003-10-30
Bertsoaren alde magikoa dastarazteko. Berria - Kultura 2006-04-29
Juanitok berak mendizale-talde bat sortu zuen, herriko gazteei mendia maitatzen irakatsi eta, bide batez, aberriaren ederra ere dastarazteko. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 64. orr.
Hura joan eta gero, planetak jiraka jarraitu zuen, baina jiratze hark ez zidan ekartzen lehen bezalako zorabio gozorik, urdailaren ahoa inurritzen zidan hura bezalakorik, [...] bizitzera nindoan une bakoitzaren zirrara dastarazten zidan hura bezalakorik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 214. orr.
Argi eta distira eginez uxatu duzu nire itsumena; zure usain gozoa zabaldu duzu eta arnastu dut, eta zure irrikaz nabil ordutik; dastatu zaitut eta gose-egarri naiz; ukitu nauzu eta zure bakeak sugarretan nauka. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 250. orr.
dastarazi nahi (3)