Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste herri askotan, dardoz eta lantzaz ekiten diote tornadu gisako haize zurrunbiloei. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 139. orr.
Igel bat marrazturik zuen [postal] bat zen denen artean deigarriena, hiru dardoz hormari josita zegoena. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 76. orr.
Polizia agertu zenean, zakurrak oso urduri zeuden eta albaitariak dardoak bota zizkien, lokarrarazteko. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 78. orr.
Tankeek jaurtigaiak tirokatu eta lehertzerakoan geziz osatuta dauden ehunka dardo aireratzen dira. Berria - Mundua 2004-10-08
3,7 milimetroko dardo hauek biraka segitzen dute zerbaiten edo norbaiten kontra talka egin arte 300 metrora iristeko ahalmena dute. Berria - Mundua 2004-10-08
Gizon gazteari amodioaren dardoak zitzaizkion orduan berean bihotzean sartu. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 61. orr.
Dei bat sentitzen dut aldi bakoitzean, bete-betean jotzen nauen dardoa; nigan hariak dardararazten dituen soinua, musika isila... «Kuskue tanden», 2004 - 157. orr.
Hartu ditu hiru dardoak eta mahai aurrean jarri da, dianaren parez pare. «Kuskue tanden», 2004 - 85. orr.
Egingo al dugu dardotan? -galdetu zion azkenean, lehen enkontru hartako izotza hausteko asmoz-edo, eta erantzunik itxaron gabe, hartu dardo bat eta jaurti egin zuen. «Kuskue tanden», 2004 - 36. orr.
· Burtsako balore zerrenda bati dardoak botatzen ari diren tximino begi estaliek eta finantza analistek aukera bera dute balore arrakastatsuak zeintzuk izango diren aurreikusteko orduan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 27. orr.
Baina honek dardo partida bat merezi du. «Kuskue tanden», 2004 - 85. orr.
Askoz gehiago ziren auziaren gorabeherak ulertzen zituztenak, baina besteek ere noiznahi jaurtitzen zituzten beren dardo mingarriak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 130. orr.
Udako oporrak amaituta,buruzagi politiko guztiek ekin diote jardun publikoari elkarri dardoak jaurtikiz. Berria - Euskal Herria 2004-09-04
Han, dardo jokorako dianaren gainean egon behar zuten Verneren eleberri guztiek, aitak utzitako bildumen artean. «Kuskue tanden», 2004 - 138. orr.
dardo bat (3)