Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artikulazio dardarkaria: mihia urrutiago ezartzen da sabaitik l-a egiten denean baino, baina dardaratu egiten da kolpe kopuru aldakor batez. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 76. orr.
Dardarkariak dardarkari izateko, nahikoa da ixte lasterraren errepikapen bat, baina gehiago ere izan daitezke. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 63. orr.
Frantsesezko dardarkaria, "r" idazten dena alegia, ubularra da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.
Era berean, dardarkari bakuna fonologiatik bakarrik uler daitekeen izena da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 63. orr.
Terminologia horretan, benetako dardarkaria dardarkari anizkuna deitzen da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 146. orr.
Dardarkari ezpainkariak Afrikako hizkuntza zenbaitetan ohiko dira «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 63. orr.
Harresien erlaitzetan jarritako zuzien argi dardarkariak argitzen zuen hura. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 221. orr.
Kandelaren argitasun dardarkari geroago eta ahulagoak triste end giroa sakontzen du. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 414. orr.
Gero klarinaren nota dardarkaria entzun zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 43. orr.
Farolaren argi dardarkari eta hil-hurrenkaria. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.
Erritmoen apoteosia jazzaren oihartzuna, arina, dardarkaria eta koloretsua. Berria - Kultura 2004-05-30