Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dardarizo batek astintzen zizkion betazalak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 185. orr.
Halako dardarizo batek hartua zion bizkarra. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.
Dardarizoak hartu nau gorputz osoan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 25. orr.
Dardarizoak hartzen zuen nire larruazal osoa zure busti berria ondoan sentitzen nuenean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 25. orr.
Gorputz guzitik pasa zaion atsegin gisako dardarizo hura. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 178. orr.
Dardarizo bortitz batek inarrosi nau. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 168. orr.
Belaunetan dardarizoa zuen eta sabelaren goialdea irakiten zeukan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 208. orr.
Dardarizo bat sumatu dut gure belaunek leunki topo egin duten lehen aldian. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 157. orr.
Ez zen horrelako dardarizo nabarmena ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 23. orr.
Eta oroz gain ahots doinu hark, dardarizo jadanik sumagarriaz haren arimaren zirrara salatzen baitzuen, amodioari eskaintzen zioten guztiari. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 89. orr.
Mary Janek Gabrieli eta Browne jaunari begiratu zien eta, dardarizo batez, esan zuen: [...]. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 308. orr.
Alazneren gorputza aingira baten modura mugitzen zen, kateme hunkibera baten dardarizoekin. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 155. orr.
"Rien" esan zuen, eta iruditu zitzaidan zerua urratzen zela "erre" frantsesaren dardarizoaz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 266. orr.
Berriro orekatzen zenean [hegazkina], ordea, lasai pasatzen genituen minutu batzuk, hurrengo tupustekoa, hego-dardarizoa eta balantzaldia etorri arte, noski. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 25. orr.
Dardar batean utzi ninduen, hosto bat bezala, belaunek izu-dardarizoaren gaitza zutela. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 125. orr.
Barne dardarizoa sentitu zuen ostera, eta barruko ahotsaren eztenkada, ea Manuelekiko adiskidetasunak hainbat neke merezi zuen galdezka. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 47. orr.
Gauzak arreta gutxiagoz tratatzen ditugu-eta, gaitzak datoz ondotik: behi eroak, ardien scrapie edo dardarizoa... Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 107. orr.
Espasmo azkar batek dardarizo batean jarri zizkion gorputz-atal guztiak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 528. orr.
Natalia eskailera barrenean erori zen; ez zuen ezer esan, ez zuen askatzeko ahaleginik egin, dardarizo batean geratu zen lanpas baten gainean. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 69. orr.
dardarizo bat (5); dardarizo batean (4); dardarizo batek (3); eta dardarizo (4)